19. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

3/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana. Aldatzen ditu: abenduaren 29ko 259/1999 Foru Agindua, zeinek onesten baititu zenbait Zergari loturiko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenaren 193 eta 194. ereduak, kapital higigarriko zenbait errenta eta etekini dagokionez eta besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen ondoriozko edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo aldatzetik heldu direnei dagokienez, hurrenez hurren; Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren abenduaren 29ko 258/1999 Foru Agindua, zeinek onesten baititu 196. ereduak, zenbait Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko, edonolako finantza erakundeetako kontuengatiko kontraprestazioen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo etekinei dagokienez; eta Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emandako urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Agindua, zeinek onesten baititu 198. ereduak, finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko deklarazioa aurkezteko.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abenduaren 29an emandako 259/1999 Foru Aginduak 193. ereduak onetsi zituen (pezetatan eta eurotan), atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kapital higigarriko zenbait etekinetarako, bai eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitza Atzerrian dutenen Errentaren (finkamendu iraunkorrei dagokienez) gaineko Zergaren zenbait errentatarako ere. Onetsi zituen, halaber, 194. ereduak (pezetatan eta eurotan), aipatu Zergei loturiko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko, besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen ondoriozko edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo aldatzetik heltzen diren kasuetan. Horiez gain, diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi ziren, eredu horietako barne orrien ordez zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak erabiltzeko.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abenduaren 29an emandako 258/1999 Foru Aginduak, 196. ereduak onetsi zituen (pezetatan eta eurotan), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitza Atzerrian dutenen (finkamendu iraunkorrak) Errentaren gaineko Zergako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko, edonolako finantza erakundeetako kontuengatiko kontraprestazioen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo etekinei dagokienez (bai eta finantza aktiboen gaineko eragiketetatik heldu diren errenta eta etekinak ere). Onetsi ziren, halaber, 196. eredu horiek zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarrian nahitaez aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 9/2000 Foru Aginduak 198. ereduak onetsi zituen (pezetatan eta eurotan), finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko deklarazioa aurkezteko, bai eta diseinu fisiko eta logikoak ere, eredu horietako barne orrien ordez zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak erabiltzeko.

Zerga arloko Administrazioari lau eredu horien bidez emandako informazioaren tratamenduak erakutsi du zenbait aldaketa egin behar dela aipatu Foru Aginduek onetsitako diseinu fisiko eta logikoen edukian, eskatzen diren datu batzuk gehiago zehaztu behar baitira. Horri esker, zerga arloko Administrazioari ematen zaion informazioa fidagarriagoa izanen da eta datuen tratamendua hobea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-193. ereduen (pezetatan eta eurotan) barne orrien ordezko diseinu fisiko eta logikoak aldatzea. Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri ziren.

Bat. "DEKLARATZAILEAREN IZAERA" eremua sartu da 1. motako erregistroan (deklaratzailearen erregistroa), abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean. Hona hemen:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

235 Alfabetikoa DEKLARATZAILEAREN IZAERA

"S" jarriko da deklaratzailea kategoria hauen barnean ez dagoenean:

a) Deklaratzailea baldin bada Espainian helbidea, bizilekua edo ordezkaria daukan entitate bat, eta besteren kontura ordaintzen baditu eredu honen xede diren atxikipenen peko errentak, edo eredu honen xede diren kapital higigarriko irabazien edo errenten jatorriko baloreen errenten kobrantza gordailatu edo kudeatzen badu.

b) Deklaratzaileak baldin badu eredu honen xede diren kapital higigarriko irabazien edo errenten jatorriko baloreen jaulkitzaile izaera, betiere errenta horiek besteren kontura ordaintzen badira edo titularrek baloreak gordailatuta badituzte, edo aurreko a) letran aipatu entitateek kudeatzen badute errenten kobrantza.

c) Deklaratzaileak ordaindu baldin baditu eredu honen xede diren kapital higigarriko irabaziak edo errentak, eta, likidazio maiztasuna hamabi hilabetetik gorakoa izateagatik, konturako sarrerak 1999ko ekitaldiaren aurrekoetan egin badira, eta urteko laburpenari dagokion ekitaldian, berriz, behin betiko atxikipena eta erregularizazioa (abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuko xedapen iragankorreko 6. atalak aipatzen duena).

d) Deklaratzaileak jasotzen baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.1.a) artikuluak aipatzen dituen balore negoziagarrien administrazio eta gordailu gastuen kontzeptuko kopuruak eta, beraz, eredu honetan ageri den gastu horien eranskineko orria nahitaez bete behar duenean.

Deklaratzailea aipatu diren kategoria horietako edozeinetan dagoenean, eremu hau txuriz utziko da.

Eremu horretan "S" jartzen denean, ondoko eremu hauek honela beteko dira:

SARTUTAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK

(175-189 idazguneak) zeroz beteko da.

PERIODIFIKAZIOA: AURREKO EKITALDIETAKO SARRERAK

(190-204 idazguneak) zeroz beteko da.

PERIODIFIKAZIOA: SARTUTAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK (205-219 idazguneak) zeroz beteko da.

GASTUAK (220-234 idazguneak) zeroz beteko da.

DEKLARATZAILEAREN IZAERA eremuan "S" jartzen denean, 2. motako erregistro guztietako (jasotzailearen erregistroa) 208. idazgunea, eremu horren deskripzioaren arabera.

Eremu horretan "S" jartzen denean, deklarazioak ezin izanen du eduki 2. motako erregistrorik (gastuen erregistroa)."

Bi. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) "TXURIUNEAK" eremuko idazguneak (235-237) aldatu eta 236-237 idazguneak jarri dira.

Hiru. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 1. motako erregistroaren (deklaratzailearen erregistroa) diseinu fisikoen ordez, Foru Agindu honen I. eranskinean ageri diren 1. motako erregistroaren (deklaratzailearen erregistroa) diseinu fisikoak jarri dira.

Lau. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuaren (80-91 idazguneak) deskripzioa aldatu eta honela utzi da:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

80-91 Alfanumerikoa JAULKITZAILEAREN KODEA

"A" edo "B" jasoera klabeentzat soilik.

Eremu hau jaulkitzailea identifikatzeko beteko da.

Honakoa agertaraziko da:

1. Orokorrean, jaulkitzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da ("KODEAREN KLABEA", 79. idazgunea, "1" balorea).

2. Finantza aktiboak eta ondasun higigarrien beste balore batzuk direnean, IFZ gabeak, ISIN kodea jarriko da, esleitua izanez gero, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren abenduaren 16ko 1/1998 Arau Teknikoaren arabera; balore negoziagarrien eta beste bitarteko finantzario batzuen kodifikazio arloko kodeen egiturari buruzkoa ("KODEAREN KLABEA" eremua, 79. idazgunea, "2" balorea).

3. Gainerako kasuetan (finantza aktiboak eta ondasun higigarrien beste balore batzuk, IFZ edo ISIN kode gabeak), "ZXXX" klabea jarriko da; "XXX" herri jaulkitzailearen kodea izanen da, Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendaren arabera. Halaber, Nazioz gaindiko erakundeek jaulkitako tituluen kasuan (Munduko Bankua eta abar), ISIN kodea ez badute, "Z999" jarriko da ("KODEAREN KLABEA" eremua, 79. idazgunea, "3" balorea).

Bost. "Deklaratzailearen izaera" eremua gehitu da abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan). Hona hemen:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

208 Alfabetikoa Deklaratzailearen izaera

"S" jarriko da deklaratzailea kategoria hauen barnean ez dagoenean:

a) Deklaratzailea baldin bada Espainian helbidea, bizilekua edo ordezkaria daukan entitate bat, eta besteren kontura ordaintzen baditu eredu honen xede diren atxikipenen peko errentak, edo eredu honen xede diren kapital higigarriko irabazien edo errenten jatorriko baloreen errenten kobrantza gordailatu edo kudeatzen badu.

b) Deklaratzaileak baldin badu eredu honen xede diren kapital higigarriko irabazien edo errenten jatorriko baloreen jaulkitzaile izaera, betiere errenta horiek besteren kontura ordaintzen badira edo titularrek baloreak gordailatuta badituzte, edo aurreko a) letran aipatu entitateek kudeatzen badute errenten kobrantza.

c) Deklaratzaileak ordaindu baldin baditu eredu honen xede diren kapital higigarriko irabaziak edo errentak, eta, likidazio maiztasuna hamabi hilabetetik gorakoa izateagatik, konturako sarrerak 1999ko ekitaldiaren aurrekoetan egin badira, eta urteko laburpenari dagokion ekitaldian, berriz, behin betiko atxikipena eta erregularizazioa (abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuko xedapen iragankorreko 6. atalak aipatzen duena).

d) Deklaratzaileak jasotzen baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.1.a) artikuluak aipatzen dituen balore negoziagarrien administrazio eta gordailu gastuen kontzeptuko kopuruak eta, beraz, eredu honetan ageri den gastu horien eranskineko orria nahitaez bete behar duenean.

Deklaratzailea aipatu diren kategoria horietako edozeinetan dagoenean, eremu hau txuriz utziko da.

Eremu horretan "S" jartzen denean, ondoko eremu hauek honela beteko dira:

BITARTEKARIA (76. idazgunea), txuriz utziko da.

KODEAREN KLABEA (79. idazgunea), zeroz beteko da.

JAULKITZAILEAREN KODEA (80-91 idazguneak), txuriz utziko dira.

ORDAINKETA (95. idazgunea) zeroz beteko da.

KODE MOTA (96. idazgunea) zeroz beteko da.

BALORE KONTUAREN KODEA (97-116 idazguneak) txuriz utziko da.

PERIODIFIKAZIO BIDEZKO AURREKO EKITALDIETAKO SARRERAK (182-194 idazguneak) zeroak jarriko dira."

Sei. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) "TXURIUNEAK" eremuko idazguneak (195-250) aldatu eta 209-250 idazguneak jarri dira.

Zazpi. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri den 2. motako erregistroaren (jasotzailearen erregistroa) diseinu fisikoen ordez, Foru Agindu honen II. eranskinean ageri diren 2. motako erregistroaren (jasotzailearen erregistroa) diseinu fisikoak jarri dira.

Bigarrena.-194. ereduen (pezetatan eta eurotan) barne orrien ordezko diseinu fisiko eta logikoak aldatzea. Ekonomi eta Ogasun kontseilariak abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren VI. eranskinean ageri dira.

Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren VI. eranskinean ageri den 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuaren deskripzioa aldatu egin da. Honela utzi da:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

80-91 Alfanumerikoa JAULKITZAILEAREN KODEA

1. Orokorrean, jaulkitzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da ("KODEAREN KLABEA" eremua, 79. idazgunea, "1" balorea).

2. Finantza aktiboak eta ondasun higigarrien beste balore batzuk direnean, IFZ gabeak, ISIN kodea jarriko da, esleitua izanez gero, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren abenduaren 16ko 1/1998 Arau Teknikoaren arabera; balore negoziagarrien eta beste bitarteko finantzario batzuen kodifikazio arloko kodeen egiturari buruzkoa ("KODEAREN KLABEA" eremua, 79. idazgunea, "2" balorea).

3. Gainerako kasuetan (finantza aktiboak eta ondasun higigarrien beste balore batzuk, IFZ edo ISIN kode gabeak), "ZXXX" klabea jarriko da; "XXX" herri jaulkitzailearen kodea izanen da, Ekonomi eta Ogasun kontseilariaren otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduaren V. eranskineko zerrendaren arabera. Halaber, Nazioz gaindiko erakundeek jaulkitako tituluen kasuan (Munduko Bankua eta abar), ISIN kodea ez badute, "Z999" jarriko da ("KODEAREN KLABEA" eremua, 79. idazgunea, "3" balorea).

Hirugarrena.-196. ereduak (pezetatan eta eurotan) nahitaez aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak aldatzea. Abenduaren 29ko 258/1999 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri dira.

Abenduaren 29ko 258/1999 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den 2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroa) "Jasoera klabea" eremuaren (125. idazgunea) deskripzioa aldatu da. Honela utzi da:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

125 Alfabetikoa JASOERA KLABEA

Honako klabe hauetako bat jarriko da:

KLABEA DESKRIPZIOA

C IFZrik gabeko ezkontidea, titular bakarrak ezkontide biak badira.

T Titularra.

N Titularrak bere IFZ finantza erakundeari jakinarazi ez, eta erakunde horrek Zerga Administraziori egoera horren berri eman badio N-10 ereduaren bitartez; eredu hori erabiltzen da identifikazio fiskaleko zenbakia kreditu entitateei jakinarazi ez dien titularraren kontu edo eragiketen deklarazioa egiteko.

U Usufruktudna."

Laugarrena.-198. ereduen (pezetatan eta eurotan) barne orrien ordezko diseinu fisiko eta logikoak aldatzea. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri dira.

Bat. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri diren 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) "ERAGIKETEN ZENBATEKOA" eremuaren (145-162 idazguneak) deskripzioa eta idazguneak aldatu dira. Honela utzi dira:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

145-162 Numerikoa ERAGIKETEN ZENBATEKOA

Zenbakizko eremua, 18 idazgunekoa

Zeinurik eta dezimalik gabe idatziko da "ERAGIKETEN ZENBATEKOA" eremuetan ageri diren eta deklaratuaren erregistroei dagozkien kopuruen (dezimalik gabe) batuketa (150-164 idazguneak).

Eredua pezetatan egindako aurkezpen batena baldin bada ("EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 198z hasten da) kopuruak pezetatan idatziko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA" delako eremua 178z hasten da) kopuruak euro zentimotan idatziko dira. Hortaz kopuruak dezimalik gabekoak izanen dira beti.

Talde euskarri bereko deklarazioek diru unitate berean adierazita beharko dute."

Bi. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri diren 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) "ETEKINAK" eremuaren (160- 174 idazguneak) deskripzioa eta idazguneak aldatu dira. Honela utzi dira:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

163-180 Alfanumerikoa ETEKINAK

Eremu hau bitan banatuta dago:

163 ZEINUA: alfabetikoa. Etekin egozgarrien zenbatekoa (1. motako erregistro honetako 164-180 idazguneak) kalkulatzeko batuketaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean beteko dena. Kasu horretan "N" bat idatziko da; beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte huts bat izanen da.

164-180 ZENBATEKOA: 17. idazguneko eremu numerikoa. "ZENBATEKOA" eremuetan (2. motako erregistroko 166-176 idazguneak) ageri diren kopuruen batuketa (dezimalik gabe) idazteko. Deklaratuen erregistroetan "N" idatzi baldin bada "ETEKINAREN ZEINUA" eremuan, (2. motako erregistroko 165 idazgunea), kopuruak minus zeinuarekin konputatuko dira batuketa horretan ageri behar duten zenbatekoen guztizkoa azaltzean.

Eredua pezetatan egindako aurkezpen batena baldin bada ("EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 198z hasten da) kopuruak pezetatan idatziko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada ("EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA" eremua 178z hasten da) kopuruak euro zentimotan idatziko dira. Hortaz kopuruak dezimalik gabekoak izanen dira beti.

Talde euskarri bereko deklarazioek diru unitate berean adierazita beharko dute."

Hiru. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) "TXURIUNEAK" (175-250 idazguneak) eremuko idazguneen ordez, 181-250 idazguneak jarri dira.

Lau. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri diren 2. motako erregistroko (deklaratuaren erregistroa) "BALOREAREN KLABEA" eremuaren (137. idazgunea) deskripzioa aldatu da. Honela utzi da:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

137 Alfabetikoa BALOREAREN KLABEA

Klabe hauetako bat jarriko da:

KLABEA DESKRIPZIOA

A Erantzukizun mugatuko sozietateetako akzioak eta partaidetzak.

B Berariazko etekina izanik, atxikipenik ez duten finantza aktiboak.

C Etekin inplizituak izanik, atxikipenik ez duten finantza aktiboak

D Printzipal bereiziak.

E Kupoi bereiziak.

F Berme eskubideak.

G Gozamen eskubideak.

H Harpidetza eskubideak.

M Akzioak eta partaidetzak inbertsio kolektiboko erakundeetan. "Eragiketaren klabea" eremuan "P" edo "Q" jarri bada soilik bete ahalko da klabe hau.

I Bestelakoak"

Bost. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri diren 2. motako erregistroko (deklaratuaren erregistroa) "DEKLARATUAREN KLABEA" eremuaren (193. idazgunea) deskripzioa aldatu da. Honela utzi da:

"IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

193 Alfabetikoa DEKLARATUAREN KLABEA

Klabe hauetako bat jarriko da:

KLABEA DESKRIPZIOA

P Mailegu-emailea, baloreen mailegua denean.

Q Mailegu-hartzailea, baloreen mailegua denean.

T Titularra.

U Usufruktuduna.

N Jabe soila."

Sei. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean ageri den 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) diseinu fisikoen ordez, Foru Agindu honen III. eranskinean ageri den 1. motako erregistroko (deklaratzailearen erregistroa) diseinu fisikoak erabiliko dira.

Bost.-198. ereduak (pezetatan eta eurotan) onesten dituen urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren hirugarren ataleko Bost zenbakia aldatzea.

Aldatu egin da 198. ereduak (pezetatan eta eurotan) onesten dituen urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren hirugarren ataleko Bost zenbakia. Eredu horiek dira finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko deklarazioa aurkezteko:

"Bost. 198. eredu honen aplikazio eremutik kanpo gelditu da Altxorraren Letrekin, finantza aukerekin eta gerokoekin eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzekin egiten diren eragiketei buruzko informazioa emateko obligazioa. Salbuespen dira mailegu eragiketak, baldin eta horien xedea aipatu akzio eta partaidetzak badira."

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Foru Aginduan ageri diren aldaketak lehen aldiz aplikatuko dira 2000. urte naturalari dagozkion 193, 194, 196 eta 198. ereduetako informazioa emateko.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: a0100680