18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Arau subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2000ko abenduaren 20ko bilkuran, arau subsidirioak Azozko 32, 179 eta 241. lurzatietan aldatzea erabaki zuen, hasiera batez, Azpíroz Goñi ahizpek proposaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluarekin bat argitaratzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bidezkotzat jotzen diren alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Espedientea Herriko Etxeko idazkaritzan dago ikusgai.

Ezkabarten, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0100019