18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Carpintería Muebles Larrain, S.L. Jarduera: zurgintza eta altzariak. Tokia: UAO-4 unitatea, 5. eta 6. lurzatiak.

Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101036