18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Deialdia, Ablitasko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Ablitasko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen direnak Ablitasko Udaleko nomina eta plantillako funtzionarioak izanen dira, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen diren egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko dira.

1.3. Lanpostua D mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren ariora. Ezinbestekoa da A-1, A eta B mailako gidabaimena edukitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren arabera, lanpostu horiek Udal honek 2000ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran hartu zen erabakiaz onetsitako plantilla organikoan daude, une honetan hutsik, kontusail bat dute esleitua eta 2000ko Lan Eskaintza Publikoan jasota daude.

1.4. Izendatutako izangaiek Ablitasen bizi beharko dute.

1.5. Lan mota eta lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharrei egokituko zaizkie, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko beste edozein herritakoa, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak izatea.

b) Guttienez eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izana.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean guttienez A-1, A eta B mailako gidabaimenaren jabe izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaiek, deialdi honen 3. eta 7. oinarriek xedatzen duten moduan eta epean egiaztatu beharko dituzte arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako, baita hautapen prozedura osoan eta izendapen eguna bitarte ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Ablitasko Udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko direlarik:

a) 1. eranskina izenaz argitaratutako eredu ofizialean eta datu guztiak behar bezala beterik egindako eskabide orria.

b) N.A.N.aren edo bestelako identifikazio agiri baliokideren baten fotokopia konpultsatua.

c) Eskola-ziurtagiriaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, nahiz hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena.

d) A-1, A eta B mailako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.2. Izangaiek Ablitasko Udaletxean espedientea egiteagatik eta azterketa eskubideengatik 1.000 pezeta ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi beharko diote eskabideari, INEMen ziurtagiri egokiaren bidez lan bila dabiltzala eta langabezi saria edo beste edozein ez dutela jasotzen frogatzen dutenek izan ezik.

3.3. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean, egokiak juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahalko dituzte eta okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik, eta horiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Inmaculada Pinilla Baigorri andrea, Ablitasko alkatea, edo berak eskuordetzen duen zinegotzia.

Ordezkoa: Angel Arriazu Gracia jauna, lehenengo alkateordea.

Mahaikidea: Juan Carlos Reinaldos Sánchez jauna, Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Luis María Sada Enériz andrea, Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: José María Castillo Crespo jauna, Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: Alfonso Verdoy Blanco jauna, Tuterako Teknika eta Industri Eskolako irakaslea.

Mahaikidea: José Luis Garbayo Rández jauna, arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Enrique Martinez de Yuso jauna, arkitekto teknikoa.

Mahaikidea, funtzionarioen ordezkaria: José Antonio Martínez Zueco jauna.

Ordezkoa: Jesús María Domínguez Baigorri jauna.

Idazkaria: Fernando Arriazu Bonel jauna, Ablitasko Udaleko idazkaria. Boto eskubiderik ez duenez, epaimahaiaren osaketa bakoitiari begira ez da kontuan hartuko.

Ordezkoa: Manuel Corpas Rubio jauna, Monteagudoko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu ezta jardun ere kideen gehiengoa bederen bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauen interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beraien espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta horiei dagokienez baino ez diete lagunduko epaimahaikoei.

6.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

6.1. Administrazioan sartzeko Erregelamenduko 16.j artikuluari jarraikiz, oposizio-lehiaketa deialdia argitaratzen den egunetik hasita bi hilabeteren buruan hasiko da gutxienez.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak arauzko moduan emanen ditu aditzera hurrengo probei buruzko iragarkiak.

6.2. Oposizio-lehiaketa honako ariketa hauek osatuko dute:

6.2.1.-Lehiaketaldia.

Izangaiek alegatutako merezimenduen neurketa, II. eranskinean zehazten den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabidea aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak, horretarako jatorrizko agiriak edo horiek luzatu dituen administrazio publikoak behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituztelarik, bestela ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Udaletxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai.

6.2.2.-Oposizioaldia.

Lehenengo ariketa: bi proba, epaimahaiak prestatutako galdera-sortei idatziz erantzutea. Hona hemen:

1.-Klasiko baten edo egunkarietatik hartutako zati baten diktaketa, 200 bat hitzekoa.

2.-Oinarrizko bost matematika ariketa ebaztea. Proba hau egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzerik izanen.

Bigarren ariketa: kulturako proba bat izanen da, III. eranskineko gaiei buruzkoa.

Hirugarren ariketa: egin beharreko lanarekin zerikusia izanen duen proba praktikoa.

6.3. Oposizioko ariketak honela baloratuko dira:

Lehenengo ariketa:

Diktaketa: puntuak 0tik 10era bitarte izanen dira. Guttienez 5 puntu gainditzeko.

Puntuak kenduko dira:

Ortografiako akatsengatik: puntu bat.

Azentu edo puntuazio akatsengatik: 0,25 puntu.

Idatzi gabeko hitz edo esaldia: puntu bat.

Matematika: puntuak 0tik 10era bitarte izanen dira. Guttienez 5 puntu gainditzeko.

Bigarren ariketa:

Kultura: puntuak 0tik 10era bitarte izanen dira. Guttienez 5 puntu gainditzeko.

Hirugarren ariketa:

Proba praktikoak honako hauek izanen dira:

1. Igeltserotzako oinarrizko ariketa praktikoa.

2. Iturgintzako oinarrizko ariketa praktikoa.

3. Elektrizitateko oinarrizko ariketa praktikoa.

4. Soldadurari buruzko oinarrizko ariketa praktikoa.

Ariketa bakoitzeko puntuak 0tik 10era bitarte izanen dira, bakoitzean nahitaez 5 eskuratu beharko direlarik.

6.4. Hiru ariketak osatzen dituzten probetako bakoitza baztergarria izanen da, eta haietan ezarritako guttieneko puntuazioa bederen erdiesten ez duten lehiakideak bazterturik geldituko dira. Hala gertatuz gero, epaimahaiak dena delako ariketaren gainerako probak ez lituzke zuzenduko.

6.5. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak ariketa gainditu dutenen eta erdietsitako puntuen zerrenda paratuko du jendaurrean Ablitasko Udaletxeko iragarki oholean, baita hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.

6.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek aldean N.A.N. eraman beharko dute.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Udalari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duenaren aldeko izendapen proposamena.

Aipatu proposamena Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du, eta Ablitasko Udaletxeko bulegoetara honako agiri hauek eraman:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2.-2. oinarrian eskatzen diren jatorrizko agirien fotokopia.

3.-Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

4.-Karguari dagozkion eginbeharrak normal egitea ezinezko egiten duen akats fisikorik edo gaisotasunik ez izatearen osasun egiaztagiria, Cascanteko oasasun etxeak emana.

5.-Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo agintzea.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintzak deuseztatuak geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela eta, etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko luke utzitako hutsunea eta honekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko litzateke.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua akiturik, eta izangaiek 7.2 oinarrian aipatutako agiriak eramanik, Alkateak, ebazpen bidez, proposatutako izangaia Ablitasko Udaleko funtzionario izendatuko du, zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu gisa aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak izendapenaren berri izan eta hilabete bateko epearen barnean lanpostuaz jabetu beharko du. Aipatu epean, ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaren jabe egiten ez bada, Ablitasko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubideak oro galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari lotuko zaio.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

a) Aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

b) Aukeran: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenetik hasita hilabeteko epearen barrenean.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sailari, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epearen barnean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 10.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Deialdi hau, bere oinarri eta eranskinak Udalak onetsi ditu, 1999ko ekainaren 11n, 1999ko abuztuaren 17an eta 2000ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuretan.

Ablitasen, bi milako abenduaren batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................, adinez nagusia, N.A.N.: ........... Jaioteguna: ................. Herria: ............ Kalea: ................... Posta kodea: ......... Telefonoa: ............

Zure aitzinean agertzen naiz eta erarik bidezkoenean honako hau diot:

Ablitasko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala eta horretarako aitortzen dut:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko beste herri bateko nazionalitatea dudala eta 18 urte beteak ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

b) Eskola-ziurtagiriaren edo horren baliokidearen jabe naizela.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa dudala.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez nagoela, inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez naizela berezia izan eta egungo xedapenetan ezarritako ezintasunetatik bakarrik ere ez dudala.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean guttienez A-1, A eta B mailako gidabaimenaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onar dezazun eta, horren kariaz, Ablitasko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onar nazazun eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

ABLITASKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERASKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Nafarroako administrazio publikoetako batean zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu lanpostuari dagozkion eginkizunetan funtzionario, bitarteko edo lan-kontratudun finko zein aldi bateko gisa, urtebetez edo gehiagotan egindako zerbitzualdiak, ziurtagiri ofizial bidez egiaztatuak: 0,5 puntu urtebete edo 6 hilabetekoa baino luzeagoa den frakzio bakoitzagatik. Kontuan hartuko den guttieneko denboraldia: urtebete. Aldi berekoak baldin badira atal bati baino gehiagori dagozkion zerbitzualdiak, horietako bat baino ez da kontuan hartuko. Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

2.-Aurrekoaren ezaugarri eta baldintza berberetan eta denboraldi berean landazaintzari, albienteei edo udaltzainei dagozkien lan berezietan egindako zerbitzualdiak: 0,5 puntu urte edo frakzio bakoitzagatik, gutienez urtebetekoa egiaztatu beharko delarik. Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu; aurrekoekin bat etorriz gero haiei batuko zaizkie.

III. ERANSKINA

Espainia, Nafarroa eta Ablitasko historiari, geografiari eta ekonomiari buruzko ezagupen orokorrak

1. gaia-Espainiako geografia: kokapena, mugak, hedadura, populazioa, hidrografia, orografia, klimatologia, esparru administratiboak; ekonomia, nekazaritza, industria, komunikabide eta abarren ezaugarri nagusiak.

2. gaia.-Nafarroako geografia: kokapena, mugak, hedadura, populazioa, hidrografia, orografia, klimatologia, esparru administratiboak; ekonomia, nekazaritza, industria, komunikabide eta abarren ezaugarri nagusiak.

3. gaia.-Ablitasko geografia: kokapena, mugak, hedadura, populazioa, hidrografia, orografia, klimatologia, ekonomia; nekazaritza, industria, komunikabide eta abarren ezaugarri nagusiak.

4. gaia.-Udal mugapeko aldeak: izen ofizialak eta tradiziozkoak.

5. gaia.-Ablitasko auzo eta kaleen izendegia: izen ofizialak eta tradiziozkoak.

6. gaia.-Espainiako historia: sorburuak. Lehenengo biztanleak. Errekonkista. Errege-erregin Katolikoak. Austriarren etxea. Borboitarren etxea. Independentzia Gerra. 1920az geroztiko erregimen politikoak.

7. gaia.-Nafarroako historia: Erresumaren sorburuak. Orreaga. Antso Handia. Alfontso Borrokalaria. Nafarroako Blanca eta Vianako Printzea. Forua. 1841eko Lege Itundua eta 1982ko Foruaren Hobekuntzarako Lege Organikoa. Foru Erakundeak.

8. gaia.-Ablitasko historia: sorburuak. Gaztelua. Udal Administrazioa historian zehar eta gaur egun.

9. gaia.-Komunitateak, sindikatuak, kooperatibak eta bertako beste elkarte interesgarri edo garrantzitsu batzuk: helburua, xedeak eta zertan diharduten.

10. gaia.-Udalaren ordenantzak: helburua, edukia. Klase eta motak: zaintzakoak, fiskalak.

11. gaia.-Udaltzainaren eginkizunei buruzko ariketa praktiko idatzia: trafikoaren erregulazioa, era guztietako udal ordenantzak betetzen ote diren zaintzea.

Iragarkiaren kodea: A0012113