18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako Udalaren Herritarren Sustapenerako Arloko gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

(Alkatetzak 2000ko azaroaren 30ean hartutako erabakiaren bidez onetsia, 1999ko apirilaren 21eko Legeak emandako eskumenei jarraikiz).

1.-Arau Orokorrak.

1.1. Tuterako Udalaren gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da deialdi honen xedea, Herritarren Sustapenerako Arloan aritzeko.

1.2. Lanpostua B mailakoa da eta maila horri dagozkion lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lansariei buruzko behin-behineko Erregelamenduaren eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera. Lanpostua betetzeko izendatzen den izangaiak Tuterako Udalean langileriaren gaietarako indarra duten xedapenetan eta plantilla organikoan agindutako eskubide eta betebeharrak izanen ditu.

Udalaren plantilla organikoan ezarri bezala, lanpostuak % 35eko osagarria du, lanpostu kontzeptuarengatik.

1.3. Izendatutako izangaiak Tuteran bizi beharko du eta horretarako udal mugapean finkatuko du bere bizilekua.

1.4. Lanaldia zatitua izanen da; zerbitzuko beharretara egokituko da eta edozein unetan aldatu ahalko dute administrazio erakunde eskudunek.

1.5. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izangai izendatua ondorio guztietarako, eta gizarte segurantzan alta emanen zaio, abenduaren 30ek 13/1993 Foru Legeak agindu bezala.

2.-Bete beharreko eginkizunak.

-Arestian aipatu eginkizunetatik heldu diren txosten eta proposamenak egitea.

-Bere eskumeneei loturiko bilera, batzorde eta abarretan parte hartzea.

-Erakunde eta taldeekin, hala nola aisiarako eta denbora libreko zentroekin harremanak izan eta koordinatzea.

-Udalaren ordezkaritza edota kudeaketa organoetako kide izateak ekartzen dizkion jarduerak egitea.

-Udalaren eta gizarte etxeen esleipena hartu duen enpresaren arteko koordinazioa.

-Aurreikuspenak eta proposamenak egitea urteko aurrekontuei begira.

-Gizarte etxeei loturiko eginkizun administratiboak.

-Txostenak, baldintza pleguak, deialdien oinarriak eta urteko memoriak egitea.

-Bere maila eta kategoriaren barruan esleitzen zaizkion eginkizun guztiak.

Izangaien betebeharrak

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Nazionalitatez espainol eta adinez nagusi izatea.

b) Ondoko titulu hauetako baten jabe izatea: Unibertsitateko Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Hirugarren mailako Lanbide Heziketa, edo, bestela, Unibertsitateko Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako hiru maila osorik gaindituta izatea.

c) Karguari dagozkion funtzioetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

3.2. 4. oinarrian ezarritakoa izan ezik, lanpostua lortzen duen izangaiak aurreko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, deialdi honetako 10. oinarrian aurreikusitako epean eta eran. Eskabideak aurkezteko epea bukatzean betetzen zituela ulertuko da, baita hautapen prozesuan zehar eta izendapena jaso arte ere.

4. oinarria.-Eskabideak

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez, 30 egun naturaleko epearen barrenean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. I. eranskinean agertzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak. Eskabideetan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko azken egunean.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.3. Minusbaliatuek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten, eta minusbaliotasunaren ziurtagiria, erakunde eskudunek luzatua, erantsi beharko dute.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak

5.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta okerrik baldin bada, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioen epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

6.-Epaimahai kalifikatzailea

6.1. Epaimahai kalifikatzailea kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Carmen Ferrer Cajal andrea, Herritarren Sustapenerako zinegotzia.

Ordezkoa: María Victoria Castillo Floristán andrea, Hezkuntza, Gizarte etxeak eta Gazteria arloko zinegotzia.

-Mahaikidea: Ignacio Arbeloa jauna jauna, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirolerako erdi mailako teknikaria.

Ordezkoa: José Manuel Santaana Toledo jauna, Iruñeko Udaleko pedagogoa.

-Mahaikidea: Jesús Beitia López jauna, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Plangintza eta Sustapen atalburua.

Ordezkoa: Aurelio San Millan Pérez jauna, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Elkarteen eta Prestakuntzaren bulegoburua.

-Mahaikidea: Tuterako Udaleko Langile Batzordearen ordezkari bat, batzordeak hautatua.

Ordezkoa: Tuterako Udaleko Langile Batzordearen ordezkari bat, batzordeak hautatua.

-Mahaikide-idazkaria: Pilar Guerendiáin Biurrun andrea, Herritarren Sustapenerako Arloko zuzendaria.

Ordezkoa: Edurne Juanarena andrea, Tuterako Udaleko gizarte langilea.

Epaimahaia hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da.

6.2. Eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, gutxienez kideen erabateko gehiengoak egon beharko du bertan.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta esparru horretan baino ez diete lagunduko epaimahaikoei.

7.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den

7.1. Oposizio-lehiaketa 2001eko apirilean hasiko da, betiere deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gutxienez bi hilabete igaro badira. Bi alditan eginen da, lehenik lehiaketaldia eta ondoren oposizioaldia, oinarri hauetan adierazten den legez.

7.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan oposizioaldia hasteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira.

Ondoren, gainerako frogak non eta noiz izanen diren zehazten duten iragarkiak, elkarren segidakoak, emanen ditu epaimahaiak aditzera, arauek agintzen duten eran.

7.3. Oposizio-lehiaketaren gehieneko balorazio osoa 100 puntukoa izanen da, 25 lehiaketaldikoak eta 75 oposizioaldikoak.

8.-Lehiaketaldia

8.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Izangaiek alegaturiko merezimenduei buruzko azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu epaimahaiak edozein momentutan.

8.2. Merezimenduen baremoa:

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuengatik:

-Nafarroako edozein administrazio publikotako eta haren erakunde autonomoetako zentroetan, langile finko gisara B mailan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko 1,2 puntu.

-Nafarroako edozein administrazio publikotako eta haren erakunde autonomoetako zentroetan, aldi bateko langile gisara B mailan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko puntu bat.

-Nafarroako edozein administrazio publikotako eta haren erakunde autonomoetako zentroetan, langile finko gisara beste maila batean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko 0,8 puntu.

-Nafarroako edozein administrazio publikotako eta haren erakunde autonomoetako zentroetan, aldi bateko langile gisara beste maila batean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko 0,6 puntu.

Gehieneko puntuazioa 15 puntukoa izanen da.

b) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate- zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 6 puntu, denbora zatiak hainbana eginez.

c) Titulazioagatik:

1. Unibertsitateko goi mailako titulazioak: 2 puntu titulu bakoitzeko.

2. Erdi mailako titulazioak: puntu bat titulu bakoitzeko

3. Hizkuntz Eskolan gainduturiko maila bakoitzeko: 0,10 puntu.

4. Bestelako titulu ofizialak, aurrekoak ez bezalakoak eta epaimahaiak baloratu beharrekoak, gehienez puntu bat.

Merezimendutzat aurkeztu eta baremoan espreski baloratutako titulazioa lortzeko ezinbestekoa diren maila baxuagoko titulazioak ez dira baloratuko. Bestalde, deialdian parte hartzeko beharrezkoa den titulazioa, ezin izanen da merezimendutzat aurkeztu.

c) atal honetan ezin izanen da 4 puntu baino gehiago atera.

8.3. Lehiaketaldia ez da baztergaria izanen eta bertan 25 puntu atera ahalko dira gehienez, honela banatuak:

a) Emandako zerbitzuak: gehienez 15 puntu.

b) Lanbide curriculuma: gehienez 6 puntu.

c) Titulazioa: gehienez 4 puntu.

8.4. Lehiaketaldia amaitu ostean, epaimahaiak izangaiek bertan lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera Tuterako Udaleko iragarki oholean.

9.-Oposizioaldia

9.1. Oposizioaldia ondoko ariketek osatuko dute:

a) Lehen ariketa.-Teorikoa izanen da eta bertan, programako II. eranskinetik zozketaz aukeratutako bi gai azalduko dira idatziz, gehienez 4 ordutan. Gai bakoitzari 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio eta gainditzeko gutxienez 5 puntu atera beharko dira gai bakoitzean.

Ariketa honetako gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da.

b) Bigarren ariketa.-Teorikoa izanen da eta bertan epaimahaiak programako III. eranskinetik zozketaz aukeratutako bi gai azalduko dira idatziz, gehienez 4 ordutan.

Ariketa honetako gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da.

c) Hirugarren ariketa.-Praktikoa izanen da eta bertan epaimahaiak programako II. eta III, eranskinetatik aukeratutako bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, gehienez 4 ordutan.

Kasu bakoitzari 0tik 12,5era bitarteko puntuazioa emanen zaio eta gainditzeko, kasu bakoitzean 6,25 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Ariketa honetako gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izanen da.

Ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, horietako bakoitzean finkaturiko gutxieneko puntuazioa erdiesten ez bada.

d) Aurrez aurreko elkarrizketa: epaimahairekin elkarrizketa eginen da, deialdiko gai zerrendari, egindako ariketei, alegatutako merezimenduei eta egin beharreko lanaren alderdi orokorrei buruz. Gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

9.2. Oposizioaldiko lau ariketen balorazioa 75 puntukoa izanen da gehienez.

9.3. Epaimahaikide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa. Ariketaren puntuazio osoa kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da.

9.4. Ariketa bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak, hamar eguneko epean, izangaien puntuazioen zerrenda paratuko du Tuterako Udaleko iragarki oholean eta horrekin batera, oposizioaldiko hurrengo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua jakinaraziko du, gutxienez 48 ordu lehenago.

9.5. Ariketak plika itxien bidez eginen dira eta deialdi bakarra eginez. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute. Ariketak egitera aurkezten ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

10.-Gainditzen dutenen zerrenda.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaitu ostean, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du aditzera Tuterako Udaleko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran. Izangai bakoitzak lehiketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioa batuko dira.

10.2. Epaimahaiak puntu gehien eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkateari. Proposamen hori legeak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Azken puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, oposizioaldian puntuazio handiena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

10.3. Izendapen proposamena argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udaleko langileri Departamentuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena.

c) Osasun txostena, karguan aritzea galarazten dion akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dagoela adierazten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza bete, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

10.3.1. Izangaiak eskabidean alegatu baldin badu ezgaitasuna duela, egiaztatu beharko du aipatu ezgaitasuna deialdi honetako lanpostuarekin bateragarri dela. Eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek luzatu beharko dute egiaztagiria.

10.3.2. Ezarri epearen barrenean izangai proposatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, 10.1 atalean aipatu gainditutakoen zerrendan ondotik heldu den izangaiari emanen dio alkateak lanpostua betetzeko aukera. Harekin jarraitu beharreko prozedura aurreko ataletan adierazitakoa bera da.

11.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen bidez, Tuterako Udaleko gizarte etxeetako koordinatzaile izendatuko du aurreko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak lanpostuaren jabetza hartzeko hilabeteko epea izanen du, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean jabetza hartzen ez badu, izangaiak Tuterako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta bere aplikazio egintzen aurka ondoko bi errekurtso hauetako bat paratu ahalko da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabaki- ebazpen honen jakinarazpenetik hasita bi hilabeteko epean; aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, erabakia edo ebazpena eman zuen organo berari zuzendua, haren jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean; edo,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Gainera, epaimahai kalifikatzailearen erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, alkateari zuzendua, errkurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Tuteran, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Luis Campoy Zueco

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................. J/A-a, adinez nagusia, ....... NAN dudana, .....(e)ko ..........(a)ren ...(e)an jaioa, ........ herrikoa, helbidea ......., herrian (......), ..... kalean, ...... zenbakia, ..... posta kodea eta ...... telefono zenbakia didana, agertu eta azaltzen dut:

Tuterako Udaleko gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat, funtzionario izaeraz, oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan jardutea galaraziko didan eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dudala.

Egungo xedapoenetan ezarritako ezintasunetatik bakarrik ere ez dudala.

Eginkizun publikoetan jarduteko desgaiturik edo gabeturik ez nagoela, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez naizela bereizia izan.

Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako titulazioa dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, deialdian agindutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen dudala ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (beste orrialde batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak)

Ez dudala minusbaliotasunik

(X bat paratu behar den tokian)

Hori horrela:

Eskabide hau onartzea eskatzen dizut eta, ondorioz, Tuterako Udaleko gizarte etxeetako koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea.

Tuteran, 2001eko ...........aren ......(e)an.

(Sinadura)

TUTERAKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

1.-Nafarroako toki korporazioen aurrekontuak: 270/1998 Foru Dekretua. Aurrekontuen egitura. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontuetako aldaketak. Urte bat baino gehiagotarako gastuak.

2.-Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea eta hura garatzen duten Erregelamenduak.

3.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Zergaz besteko dirusarrerak. Tributu bidezko dirusarrerak: kontzeptua eta motak. Zergak: kontzeptua eta motak. Tasak: kontzeptua eta motak, prezio publikoen aldean dituzten ezberdintasunak. Kontribuzio bereziak.

4.-Zuzenbide Administratiboaren sorburuak. Legea. Legegintzako dekretuak. Lege dekretuak. Erregelamenduak. Ohitura eta Zuzenbidearen printzipio orokorrak.

5.-Espainiako 1978ko Konstituzioa.

6.-Egintza administratiboa. Kontzeptua, elementuak motak eta betebeharrak. Ebazpen eta egintza administratiboen jakinarazpena. Egintza administratiboaren deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Isiltasun administratiboa.

7.-Administrazio prozedura eta hura arautzen duen legea. Aplikazio esparrua eta printzipio orokorrak. Interesatuak. Administrazio prozeduren gaineko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena.

8.-Kontratazio administratiboa Nafarroan: ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen zioen azalpena. Aplikazio eremua eta araubide juridikoa. Kontratu administratibo ohikoenak: kontzeptua eta oinarrizko araubidea. Administrazioarekin kontratatzeko beharkizunak: gaitasuna eta kaudimena, sailkapena eta bermeak. Pleguak. Interesatuen proposamenak eta agiriak. Zabalkundea.

9.-Kontratazio administratiboa Nafarroan: esleipen bideak: enkantea, lehiaketa eta bestelakoak. Kontratuak betearazi, aldatu eta etetea.

10.-Nafarroako toki entitateen jarduerak, zerbitzuak eta lanak: administrazioaren esku hartzea jarduera pribatuetan; zerbitzu publikoak; partzuergoak; tokiko herrilanak; ekintza sozioekonomikoa; sustapena.

11.-Nafarroako toki entitateen ondasunak: kontzeptua, sailkapena eta araubide juridikoa. Kalifikazio juridikoa. Aldaketa. Atxikipena. Eskuratzea. Defentsa, mantenimendua eta berreskuratzea. Erabilera eta aprobetxamendua. Besterentzea eta karga.

12.-Europako Komunitatea. Parlamentua. Batzordea. Kontseilua. Justizi Auzitegia. Euroa: sorrera eta mailakako ezarpena.

13.-Nafarroako foru erakundeak. Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera eta eginkizunak. Erregelamendua. Osoko bilkurak eta batzordeak. Kontuen Ganbara.

14.-Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Haren hautapena. Haren erantzukizun politikoa Nafarroako Parlamentuaren aurrean.

15.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina: xedapen orokorrak. Funtzionario publikoak: hautapena; funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea; mailak eta graduak; karrera administratiboa: plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta banakako espedienteak; egoera administratiboak; lanpostuak betetzea; eskubideak.

16.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina: funtzionario publikoen betebeharrak; diziplina araubidea, eskubide pasiboak; ordezkaritza organoak. Aldi bateko langileak. Kontratupeko langileak.

17.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Nafarroako toki entitateen antolakuntza eta administrazioa.

18.-Berraztertzeko errekurtsoa eta gora jotzeko errekurtsoa Foru Komunitatean.

19.-Tuterako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoa.

III. ERANSKINA

1. gaia.-Gazteen parte hartzea. Parte hartzea eta demokrazia. Aukerak eta traszendentzia. Gazteen inplikazioa eta erakundeen jarrera. Gazteek gizartean parte hartzeko bideak. Gazteen parte hartzearen etorkizuna.

2. gaia.-Gazteei buruzko politikak. Gazteen irudia eta politika. Gazteei buruzko politika zerk mugatzen duen. Orokortasuna, integrazioa eta koordinazioa. Gazteei buruzko politika motak. Abantailak eta eragozpenak. Gazteei buruzko plan integralak.

3. gaia.-Gazteriari buruzko programen kudeaketa. Jarduerak programatzea. Metodologia. Programazioa ebaluatzeko estrategiak. Kudeaketa publikoa, kudeaketa pribatua eta kudeaketa mistoa.

4. gaia.-Animazio soziokulturala: kontzeptua eta xedea. Jendearen parte-hartzea programa soziokulturaletan. Komunitatearentzako programen eta ekintzen aurrekontuak prestatzea. Prozedura eta baliabideen erabilpena.

5. gaia.-Animazio soziokulturalaren praktika. Animazio soziokulturala herrietan. Metodologia eta ikerketerako diseinuak animazio soziokulturalean.

6. gaia.-Talde soziokulturalen kudeaketa eta zuzendaritza. Kultur kudeaketa marketinaren ikuspuntutik.

7. gaia.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren egitura organikoa. Bere zentroak, eskualdeko zentroak eta helburuak. Departamentuarteko Batzordea. Laguntzak eta dirulaguntzak.

8. gaia.-Ekipamendu soziokulturalak erabiltzeko Udalaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza (2000ko martxoaren 6ko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

9. gaia.-Boluntarioak: boluntarioen programa bat ezarri eta antolatzeko baldintzak.

10. gaia.-Emakumearen sektorea biztanlerian esku hartzeko arlo gisara. Legeria. Antolakuntza eta prestazioak. Nafarroako egoera.

11. gaia.-Tuterako Udalaren Emakumearen Kontseilua arautzeko erregelamendua.

12. gaia.-Kalitate sistema toki administrazioan. Kalitatearen betebeharrak eta neurtzeko adierazleak. Kalitatearen adierazleak. Zerbitzuen kalitatea neurtzeko bideak. Ebaluazioa.

13. gaia.-Talde lana. Taldearen funtzionamendua. Haren diagnostikoa. Talde batek funtzionatzeko behar dituen baldintzak. Talde baten garapenaren aldiak. Talde baten dinamizazio eskumenak. Partaidetza eta integrazioa. Taldean erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea.

14. gaia.-Haurrrentzako programak prestatu eta kudeatzea: programazioa eta metodologia. Programazioa ebaluatzeko estrategiak.

15. gaia.-Hirugarren adinekoentzako programak prestatu eta kudeatzea: programazioa eta metodologia. Programazioa ebaluatzeko estrategiak.

16. gaia.-Giza baliabideen kudeaketa. Langileen hautapena. Gaitasunen ebaluazioa. Motibazioa.

17. gaia.-Udalaren antolaketa. Antolaketaren egitura. Antolaketa egituren ereduak. Koordinaziorako mekanismoak. Udalaren erregelamendu organikoa.

18. gaia.-Udal kudeaketaren ebaluazioa eta kontrola. Ebaluazioaren kontzeptua. Ebaluazio motak. Adierazleen balioa. Ebaluazioaren ezarpena.

19. gaia.-Marketina eta zerbitzu publikoa. Marketin publikoa. Eskaria, zerbitzuaren egitura, eskaintza. Kalitatearen kontzeptua.

20. gaia.-Erabateko kalitatea eta garapena. Kalitatea eta lehiakortasuna. Zerbitzuen kalitateen neurketa. Administrazio zentralaren, autonomikoaren eta tokikoaren kalitatea. Kalitate sistemak ezartzeko arrazoiak.

21. gaia.-Zerbitzuaren kalitatea. Kalitatearen determinatzaileak. Kalitatea ebaluatzeko teknika aplikatuak.

22. gaia.-Hiria eta hiritarrak. Komunitatearen garapenerako hezkuntza. Osasunerako eta prebentziorako hezkuntza. Sexu berdintasunerako hezkuntza.

23. gaia.-Politika soziala eta gizarte ongizatearen estatua. Funtsezko kontzeptuak. Bilakaera historikoa.

24. gaia.-Lanbidearen eta familiaren ardurak bateratzea. Ardurakidetza. Zerbitzu soziokomunitarioak. Bestelako neurriak.

25. gaia.-Adierazle sozialak. Haiek prestatzeko helburuak. Haiek aplikatzeko arlo nagusiak eta hautatzeko irizpideak. Adierazleak prestatzeko bideak.

26. gaia.-Gaurko gazteen baloreak. Gazteen baloreen bilakaera. Gaurko gazteen indarrak eta ahuleziak.

27. gaia.-Gazteen emantzipazioa. Gazteek gizartean duten zeregina. Autonomia pertsonala eta erantzukizun soziala. Gazteengan eragina duten arazoak. Gazteei loturiko problema sozialak. Gazteen gizarteratzea.

28. gaia.-Populazioaren bizimoduak eta aisiarako estiloa. Eguneroko bizitzaren antolaketa. Udaletako gizarte etxeak. Jarduera eta zerbitzuen eskaintza.

29. gaia.-Gazteentzako argibideetarako eta orientaziorako Udal Zentroa. Helburu nagusiak. Berariazko helburuak. Estrategiak eta jarduerak. Adierazleak. Ebaluazioa.

Iragarkiaren kodea: A0012084