18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I O T Z A R I

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoan salgai jarri hani du ondoko oihan aprobetxamendu hau:

2000ko oihan plana

1. lotea: Rozan alderdian, 497 pinu, 424 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.736.528 pezeta.

2. lotea: La Sierra alderdian, 3.873 pinu, 683,170 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.465.399 pezeta.

2001eko oihan plana

1. lotea: Piedra Cruzada alderdian, 729 ler gorri, 795,2 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 5.564.259 pezeta.

2. lotea: Hoya de Pedro Juan alderdian, 664 ler gorri, 515,2 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.315.923 pezeta.

3. lotea: Cerrau de Cantero alderdian, 1.320 ler gorri, 540 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.719.360 pezeta.

Enkantea Biotzariko Kontzejuko Aretoan eginen da, martxoaren 3an, arratsaleko bostetan.

Proposamenak honako dokumentu hauekin batera aurkeztu beharko dira:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Fidantza gisa, hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren gordekina.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai egonen dira Kontzejuko idazkaritzan.

Biotzarin, bi mila eta bateko urtarrilaren seian. Kontzejuko burua, José Bortiri Tabar.

Iragarkiaren kodea: A0101059