18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Iragarkiko akatsen zuzenketa

2000-07-19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aipatzen da nola Villafrancako Udalak, 2000ko martxoaren 9an egindako osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quoruma izanik, erabateko gehiengoz erabaki zuen 12.911 metro karratuko lur bat herrilurretik desafektatzea, desafektazioaren xede izanik lur puska hori Genaro Martón Segura jaunaren alde besterentzea, aziendategia handitu eta instalazio berria egin ahal izan zezan, "El Palomar" izeneko parajean, 2. poligonoa, 980. lurzatia. Bada, lurraren azalera 12.911 metro karratu dioen lekuan, 10.826 metro karratu paratu behar du.

Hori ematen da aditzera, orok jakin dezan.

Villafrancan, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0101051