18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Hasierako onespena ordenantza fiskaletako tasa eta prezio publikoen aldaketari, 2001eko ekitaldi ekonomikoan ordainaraziko baitira

Villafrancako Udalak, 2000ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, arauzko quoruma izanik, hasiera batez onetsi ditu ondotik aipatzen diren ordenantza fiskalak, prezio publikoak, tasak eta herrilurren nahiz dehesa delakoaren kanona, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz:

1. Ordenantza fiskalak:

-Udal kiroldegia eta igerilekuak batera nahiz bereiz erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-"Virgen del Portal" zaharretxeko zerbitzuak hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Hasiera batez onestea indarra duten ordenantza fiskal guztien tarifak, 2001eko ekitaldian ordainaraziko direnak. Hona zenbatekoak eta baldintzak:

a) % 4 igo dira 2001eko ekitaldian indarra duten tasa eta prezio publiko guztiak, salbu baskularen zerbitzua eta agiriak egitea arautzen dituzten ordenantza fiskaletakoak, horietan aurreko urtekoek segituko baitute. Aldatu egin dira igerilekua erabiltzeko banakako abonua, familiakoa eta hilabeteko abonuak, eta prezio publiko berriak ezarri dira udal kiroldegia erabiltzeko banakako abonurako eta familiakorako; gauza bera baterako abonuentzat, familia osorakoentzat, kiroldegiaren urte osoko erabilera eta igerilekuaren denboraldi osokoa hartzen dituztenentzat.

b) Aldatu egiten dira, eta tasa berriak paratzen ordenantzan, logela konpartituan baliatzen diren erabiltzaileentzat; banakako logelan, neurri batean baliatzen direnentzat eta lagunduentzat; halaber, matrikulako tasak, hasierako ikastarokoak, 1., 2., 3., 4., 5. 6. mailakoak eta 2. gradukoak, Musika Eskolan.

c) Herrilurren errentamenduaren tasa aldatu eta 5.345 pezetatan finkatzen da, erregu eta urte bakoitzeko.

3. Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean paratzea hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, herritar interesatuek egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Epe hori erreklamaziorik gabe iraganez gero, onespena behin betikoa izanen da.

Villafrancan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0101050