III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A F R A N C A
2001. urteko udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak
Villafrancako Udalak, 2000ko abenduaren 27an egindako bilkura arruntean, ondotik aipatzen diren karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu zituen 2001eko ekitaldirako:
-Hirilurraren gaineko kontribuziorako urteko karga-tasa % 0,3943 egitea.
-Landalurraren gaineko kontribuziorako urteko karga-tasa % 0,3960 egitea.
-Obra gauzatzeko aurrekontuaren % 3,084ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko (I.C.O.) zergarako (obraren exekuzio materiala 33.333 pezeta baino txikiagoa bada, 1.028 pezetakoa izanen da kuota).
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan igoera zehazteko (gainbalioak), 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko portzentajea ezartzea, eta % 8,6813ko karga-tasa.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako (I.A.E.), 2/95 Foru Legaren 154. artikuluan aurreikusitakoen arteko % 1,4ko indizea ezartzea, herrian egiten diren jardueretarako.
-1.079,81ko karga ezartzea, landalurraren kontribuzioaren zergagai zaharraren gainean, "Dehesa" alderdiko lur kontzesioaren kanona ordaintzeko, bosgarren mailako ureztalurtzat harturik.
-Trakzio mekanikoko ibilgailuak ordainarazteko, Nafarroako Gobernuak 2001eko ekitaldirako ezarri tarifak jarri dira.
-2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra orain onetsitako erabakiek.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioetarako. Erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko dira.
Villafrancan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, Julián León Merino.
Iragarkiaren kodea: A0101049