III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Presaka izapidatzeko prozedura irekian parte hartzeko iragarkia
Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2000ko abenduaren 19an, erabaki zuen Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko lanak eta obretako zuzendaritza teknikoa esleitzeko prozedurarako deia iragartzea.
I.-Kontratuaren xedea: Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko lanak eta obretako zuzendaritza.
II.-Hasierako prezioa: 13.700.000 pezeta (82.338,658 euro), BEZa barne.
III.-Ordainketa. Esleitzeko prezioa 0-4250-64801 kontusailean pagatuko da.
IV.-Administrazio klausulen plegua Herriko Etxeko bulego bakarrean, bertako beheko oinean.
V.-Parte hartzeko eskabideen aurkezpena. Tafallako Herriko Etxeko Erregistro Orokorrean, 8:00etatik 15:00ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamahiru egun naturaleko epean, 8:00etatik 15:00ak arte, bertara joanez, edo postaz, administrazio klausulen pleguko VI. klausulan adierazten denaren arabera.
VI.-Parte hartzeko eskabidearen eredua. Administrazio klausulen pleguko XXX. klausulan ageri dena.
Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, izenpe ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0101042