18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Murillo el Frutoko argiteria publikoa berritzeko obrak kontratatzeko deialdia

Honen bidez aditzera ematen da Murillo el Frutoko argiteria publikoa berritzeko obrak esleitzeko prozedurari ekin zaiola.

Xedea: Murillo el Frutoko argiteria publikoa berritzeko proiektuan aipatzen diren obrak, ADI, Actividades de Ingeniería, S.L.k prestatuak egitea (Tel:948-848548).

Esleitzeko prozedura eta era: lehiaketa irekia.

Aurrekontua: 31.689.900 pezeta (190.460,13 euro).

Obrak egiteko epea. Sei hilabete edo esleipen- hartzaileak bere eskaintzan aipatzen duena, laburragoa bada.

Proposamenak egiteko aurkezpena: Murillo el Frutoko Herriko Etxeko erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikuluarren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Proposamen ekonomikoak Herriko Etxeko batzar gelan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamargarren egun naturaleko 13:00etan. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude, epe horretan, Murillo el Frutoko Herriko Etxeko idazkaritzan (948-725015 telefonoan); eta arkitektoen estudioan, Tuterako San Marcial kaleko 27an.

Murillo el Fruton, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita seian. Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

PROPOSAMENAREN EREDUA

.......... j/a.k, ........(e)n, ........... kalean bizi naizenak, .........(e)n bizi den ..........(r)en ordezkari (hala bada), ...... IFZ, ..... telefonoa eta ..... faxa ditudanak, Murillo el Frutoko argiteria publikoa berritzeko obrak esleitzeko deialdiaz jabeturik, hitz ematen dut obra horiek oso-osorik eginen ditudala, ........ pezetatan, (letraz eta zenbakiz), hots, ...... eurotan, eta hertsiki lotuko natzaiela proiektuari eta administrazio klausula partikularren pleguari, horiek ezagutzen eta onartzen baititut.

(Eguna, izenpea eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0101041