18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

2001erako zergen karga tasak

Udal honek, 2000ko abenduaren 14ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2001erako karga tasa hauek onestea.

A) Lurralde aberastasuna: ondasun higiezinak,

-Hirilurretakoak: % 0,16

-Landalurretakoak: % 0,5

B) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

-Indizea, gutxieneko kuoten 1,30

C) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

-Eraikuntza, instalazio edo obraren exekuzio materialaren % 3,5

D) Hirilurretako balioaren igoeraren gaineko zerga:

-Igoera horiek zehazteko portzentajeak; 5 urte arte, % 2,7; hamar urte arte, % 2,6; hamabost urte arte, % 2,5 eta hogei urte arte, % 2,5.

-Karga tasa: ehuneko 10.

Erabaki honen aurka bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean (aldez aurretik errekurtsoa paratu dela jakinarazi beharko zaio osoko bilkurari) eta, nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, María José Laguna.

Iragarkiaren kodea: A0101030