18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Ordenantza eta 2001erako karga tasen aldaketak hasiera batez onetsirik

Izabako Udalak, 2000ko abenduaren 29ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.-Ordentza fiskalen tarifen eta prezio publikoen aldaketak hasiera batez onestea, kontsumorako prezioak adina gehiturik, alegia, ehuneko 3. Udal igerilekuan, udal pilotalekuan, museo etnografikoan eta urez hornitzeko sarean prezioek bere horretan iraunen dute.

2.-Izaba hiribilduko eraikinak zaharberritu eta erakitzeko laguntzei buruzko ordenantza hasiera batez onestea.

3.-Hirilur eta landalurreko kontribuzioen karga tasa aldatzea. Hemendik aurrera 0,31 eta 0,62 izanen dira, hurrenez hurren.

4.-Ordenantzen espedienteak 30 egun baliodunetan jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsiko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 235. artikuluarekin bat.

Izaban, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: A0101029