III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N T Z A
2001. urteko udal zergen karga-tasak. (Akats zuzenketa)
Arantzako Udalak, 2000ko abenduaren 1ean egindako bileran, ondoko zerrendan ageri diren udal zerga hauen karga-tasak onestea erabaki zituen:
1.-Lurraren gaineko kontribuzioa.
a) Katastroko balio garbiari aplikatu beharreko karga-tipo bakarra % 0.3114an ezartzea, hirilurren gaineko kontribuzioen kuotak zehazteko.
b) Katastroko balio garbiari aplikatu beharreko karga-tipo bakarra % 0.4795ean ezartzea, landalurren gaineko kontribuzioen kuotak zehazteko.
2.- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
% 1,2 indizea ezartzea udal kuotei aplikatzeko.
3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zega.
Kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa mantentzea (% 4).
4.- Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.
Zerga berdin mantentzen da.
Zerga honek 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra. Aditzera ematen da behar diren ondorioetarako, eta ohartarazten da onespen honen kontra honako bide hauetako bat erabili daitekeela:
1) Zuzenean administrazioekiko auzi errekurtsoa jarriz, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2) Gora jotzeko errekurtsoa jarriz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Arantzan, bi milako abenduaren hamabian. Alkatea, José Ramón Amoros Oskoz.
Iragarkiaren kodea: A0101002