18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L G O R R I A G A

Tabernaren zerbitzuak adjudikatzeko lehiaketa

1.-Xedea: tabernaren zerbitzuak adjudikatzeko lehiaketa.

2.-Kontzesioaren aldia: urtebete; luzatzeko aukera dago.

3.-Behin-behineko fidantza: 50.000 pezeta.

4.-Behin betiko fidantza: 150.000 pezeta.

5.-Hilabeteko kanona: gutxienez, 20.000 pezeta (BEZa sartu gabe).

6.-Proposamenen aurkezpena: idazki honi erantsitako ereduaren araberako proposamenak aurkeztuko dira, gutunazal itxian, Elgorriagako Udalaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren eguneko goizeko hamaika arte.

7.-Iradokizunak: egoki juzkatzen dituzten iradokizunak aurkeztu ahalko dituzte lehiatzaileek, Udalak horiek aztertu eta baloratu ahal izateko adjudikazioa egitean.

8.-Pleguak noiz irekiko diren: pleguak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan, bilkuren aretoan eta jendaurrean.

9.-Bestelakoak: baldintzen plegua interesatuen eskura dago, aztergai, Udalaren idazkaritzan, bulego orduetan.

Elgorriagan, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Adina:

Aita eta ama:

Egoera zibila:

Helbidea:

Telefono zenbakia:

NAN zenbakia:

Zuregana agertu eta hauxe azaldu nahi dut:

Elgorriagako Herriko Etxearen beheko solairuan taberna ustiatzeko lehiaketaren baldintzak irakurri ditut eta haiek osorik ontzat eman; hilabeteko kanon hau eskaintzen dut: ..... pezeta (letratan eta zenbakitan), BEZa sartu gabe.

Aldi berean, iradokizun hauek egin nahi ditut, Udalak aintzat har ditzan: .....

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0100982