18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

2001. urtean lurraldearen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak onetsirik

Andosillako Udalak, 2000. urteko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen erabakia hartu zuen:

"2001. urtean lurraldearen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak onesten dira:

-Hirilurraren gaineko ondasunak: % 0,42.

-Landalurraren gaineko ondasunak: % 0,75.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean emanen da aditzera".

Andosillan, bi milako abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0100981