III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A N T A K A R A
Obrak egiteko lehiaketa irekia
Xedea: Santakarako ur eta saneamendu sareak partzialki berritzea (3. fasea).
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Kontrataren aurrekontua: 48.140.716 pezeta (289.332 euro), BEZa barne.
Behin-behineko fidantza: obraren aurrekontu osoaren % 2.
Behin betiko fidantza: behin betiko adjudikazioaren % 4.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1 zenbakiko gutunazala: dokumentazio orokorra, baldintza administratiboen pleguan dagoena. Agiriek jatorrizkoak edo notarioak edo administrazioak kautoturiko kopiak izanen dira.
-2 zenbakiko gutunazala, dokumentazio teknikoa, berau ere administrazio baldintzen pleguan ageri da. Agiriek jatorrizkoak edo notarioak edo administrazioak kautoturiko kopiak izanen dira.
-3 zenbakiko gutunazala, proposamen ekonomikoa, honekin batera dagoen ereduaren araberakoa.
Aipatutako hiru gutunazalak beste baten barruan sartuko dira.
Gutunazalak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hogeita seigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte.
Gutunazalak irekitzea: 1 eta 2 zenbakietako gutunazalak Kontratazio Mahaiak irekiko ditu barreneko ekitaldi batean. 3 zenbakikoa, berriz, Udal honen bilkura aretoan jendaurrean irekiko da, eta garaiz jakinaraziko zaie interesatuei noiz izanen den.
Proiektua, administrazio baldintzen plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura egonen dira udal idazkaritzan eta behar denean adieraziko den tokian.
Santakaran, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Donato Ochoa Navarro.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: .............., herria: ............, helbidea: ..........., N.A.N. zenb.: .........
Nire izenean edo ........ordezkatuz, Santakarako ur eta saneamendu sareak partzialki berritzeko obraren kontratua (3. fasea) lizitatzeko proiektuaren eta baldintza administratibo partikularren pleguaren berri izanik, konpromisoa hartzen dut hura osorik egiteko aipatu agiriei hertsiki jarraituz, ............ (letraz eta zenbakiz) ............ pezetaren truke, BEZa barne.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0100843