18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Ordenantza fiskalen onespena

Udalbatzak, 2000ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, aho batez onetsi ere, ondotik heldu diren ordenantza fiskalak:

-Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Gorago aipatu espedientea Udalaren iragarki oholean egonen da eta jendaurrean jarriko da Udal idazkaritzan, 30 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Delako ordenantzaren aurka erreklamaziorik egiten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da, aipatu epea iragandakoan.

Arbizun, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100842