18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Karga tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruz indarra duen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak aho batez, legezko gehiengoa egiten baitu, 2000ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, ondotik heldu diren karga tasak onetsi ditu, horretarako ireki diren espedienteei erantsiko baitzaizkie.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Ur horniduraren tasak:

Etxebizitzetarako: 35 pezeta metro kubikoa.

Gainerako erabileretarako: 50 pezeta metro kubikoa.

Udalaren kiroldegiko pilotalekua eta igerileku estalia erabiltzeko tasak:

Haurrendako, aita eta amak abonatuak badira: 0 pezeta.

Haurrendako, aita edo ama abonatua bada: 520 pezeta.

Haurrendako (11-13 urte): 1.040 pezeta.

Gazteendako (14-17 urte): 1.275 pezeta.

Helduendako (18-65 urte): 1.930 pezeta.

65 urtetik gorakoendako: 955 pezeta.

Auzolanetik libratzeko tasa: 4.000 pezeta, auzolan bakoitzeko.

Erabaki honen kontra, ondoko errekurtsoetako bat paratu daiteke, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, ekintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko Auzien Epaitegiari Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edota

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Arbizun, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0100840