18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R Z A

2001. urteko karga-tasak onetsirik

Gorzako Udalak, atzo eginiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 2001eko ekitaldirako honako karga- tasa, indize eta ehuneko hauek finkatzea:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa finkatzea: ehuneko 0,157 (balore berriekin).

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa finkatzea: ehuneko 0,65.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatzea.

4.-Eraikuntzen, obren eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa finkatzea: ehuneko 2.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatzea.

6.-Zirkulazioaren gaineko zergaren karga-tasa, berriz, Foru Legeak onesten duen hura izanen da.

7.-Udalaren gainerako tasei eta prezio publikoei eutsi eginen zaie.

Erabaki hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka errekurtso hauetako bat ezartzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Gorzan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: A0100564