III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G O R Z A
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik
Gorzako Udalak, atzo egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontuko aldaketa hau:
Kreditu berezia: 121 62501 gastuen kontusaila, artxiborako apalak erostea; zenbatekoa: 77.046 pezeta. Finantziazio bidea: diruzaintzako gerakina, gastu orokorretan erabiltzekoa; 870. kontusaila; zenbatekoa: 77.046 pezeta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatu jendaurreko epea igaro ondoren.
Gorzan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.
Iragarkiaren kodea: A0100563