18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Hasiera batez onetsirik Murchanteko Udal Planeko aldaketa puntual bat, RJ Juspoyo sektoreko lurzoru urbanizagarria antolatzeko eta handitzeko

Aditzera ematen dut Murchanteko Udalak, 2000ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, eta legezko quoruma bildurik, hasiera batez onetsi zuela Murchanteko Udal Planeko aldaketa bat, Luis Manuel Jarauta Martínez jaunak eta bestek sustatua, RJ Juspoyo sektoreko lurzoru urbanizagarria antolatzeko eta handitzeko. Hortaz, jendaurreko epea abian jarriko da, hilabetekoa, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea dutela uste dutenek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak udal bulegoetan aurkez ditzaten, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari jarraikiz.

Murchanten, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0100476