18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Hasiera batez onetsirik Murchanteko Udal Planeko aldaketa bat, industri lurzorua sortzeko, biltegietarako eta Hirugarren Adinekoen Egoitzarako

Aditzera ematen dut Murchanteko Udalak, 2000ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, eta legezko quoruma bildurik, hasiera batez onetsi zuela Murchanteko Udal Planeko aldaketa bat, Udalak berak sustatua, iparrean biltegietarako industri lurzorua sortzeko eta Hirugarren Adinekoen Egoitza batentzako lurzoru urbanizagarri antolatua sortzeko. Hortaz, jendaurreko epea abian jarriko da, hilabetekoa, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea dutela uste dutenek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak udal bulegoetan aurkez ditzaten, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari jarraikiz.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Murchanten, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0100475