18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

2001. urteko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Galozeko Udalak, 2000ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra. Horren espedientea Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak eta oharrak aurkeztu ahal ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluarekin bat.

Galozen, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jesús Maria Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0100474