18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Arreko UA-8 unitateko xehetasun azterlana eta urbanizazio proiektua hasiera batez onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2000ko abenduaren 20ko bilkuran, Arreko UA-8 unitateko xehetasun azterlana eta urbanizazio proiektua hasiera batez onetsi zituen, Inversiones y Promociones Sierra de Leyre, S.L.k. sustaturik.

Jendaurrean izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost eguneko epean. Epe horretan Herriko Etxeko idazkaritzan bidezkotzat jotzen diren alegazio eta erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Ezkabarten, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0100021