158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

2002. urterako tasak eta karga-tasak

San Adriango Udalak, 2001eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"1.-Hasiera batez onestea 2002. urtean indarrean egonen

diren tasen eta karga-tasen aldaketa:

a) 2002. urterako karga-tasak:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,3666.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,8.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize bakarra: 1,23.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.5 artikuluan ezarritako urteko portzentajek, denboraldi guztietarako, hauek dira:

Batetik bost urte bitarte: 3.

Hamar urte bitarte: 2,75.

Hamabost urte bitarte: 2,50.

Hogei urte bitarte: 2,25.

% 12,6ko karga-tasa bakarra ezarri da.

b) 2002ko tasak:

Zakurrak: 6,3 euro (1.048 pezeta).

Pasabideko plakarako tasa: 15 euro (2.496 pezeta).

Pasabideko tasa, metro lineala: 28,41 euro (4.727 pezeta).

Estoldak: 20,83 euro (3.466 pezeta) urtean.

Kanalak:

-Teila: 1,99 euro (331 pezeta), metro lineala.

-Kanal altua: 3,74 euro (622 pezeta), metro lineala.

-Kanal bajua: 0,50 euro (83 pezeta), metro lineala.

Hegalkina: 0,50 euro (83 pezeta), metro lineala.

Errotuluak:

-Horman: 1,49 euro (248 pezeta), metro lineala.

-Hormatik ateratzen direnak: 2,49 euro (414 pezeta), metro lineala.

Herrilurretako lurzatiak:

-Plantío, Soto, Vergal eta Pontigón: 18,93 euro (3.150 pezeta) urtean.

-Marinal: lurzati osoa: 60,58 euro (10.080 pezeta) urtean. Lurzati erdia: 30,29 euro (5.039 pezeta) urtean.

Obra lizentziak tramitatzeko tasak: obra egiteko

aurrekontuaren arabera:

3.005,06 euro bitarte (500.000 pezeta): 14,40 euro (2.396 pezeta).

3.005,07tik 6.010,12 euro bitarte (500.001etik 1.000.000 pezeta bitarte): 21,60 euro (3.594 pezeta).

6.010,13tik 30.050,61 euro bitarte (1.000.001etik 5.000.000 pezeta bitarte): 36,10 euro (6.007 pezeta).

30.050,62tik 90.151,82 euro bitarte (5.000.001etik 15.000.000 pezeta bitarte): 57,70 euro (9.600 pezeta).

90.151,83 eurotik aurrera (15.000.001 pezetatik aurrera): 108,10 euro (17.986 pezeta).

Irekitzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 13,90 euro (2.313 pezeta).

Jarduerarako lizentzia tramitatzeko tasa: 13,90 euro (2.313 pezeta).

Ur horniduraren zerbitzua eskura izan eta mantentzeko tasak: 0,60 euro (100 pezeta) metro kubiko bakoitzeko, gutxienekoa 10 metro kubiko izanik; etxeko ura, industriarakoa edo ureztatzekoa hornitzeagatik, 0,35 euro (58 pezeta) metro kubiko bakoitzeko gutxienekotik igotzen den metro kubiko bakoitzeko.

Ur hartunea paratzeko tasa: 69,55 euro (11.572 pezeta).

Hustubidera lotzeko tasa: 69,55 euro (11.572 pezeta).

Kontagailuak eta hartuneak zaintzeko tasa: A.N.S.A.k indarra duen tasaren gainean aplikatzen duena igoko da. Hura K.P.I. nazionalaren 2001eko maiatzetik 2002ko maiatzera bitarteko gorakadaren ariora igoko da. Bigarren hiruhilekotik aitzina aplikatuko da.

San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren tarifak: erakunde autonomo horrek onetsitako tarifak aplikatuko dira 2001-2002 ikasturtean:

Matrikulak: 21,04 euro ikasturtea (3.500 pezeta ikasturtea).

Musika eta mugimendu tailerra (1 eta 2. mailak): 170,37 euro ikasturtea (28.347 pezeta ikasturtea).

Musika hastapenak: 283,95 euro ikasturtea (47.245 pezeta ikasturtea).

LOGSEko lehen maila: 340,74 euro ikasturtea (56.694 pezeta ikasturtea).

LOGSEko bigarren maila: 397,53 euro ikasturtea (66.143 pezeta ikasturtea).

LOGSEko gainerako mailak (3, 4, 5 eta 6.a): 454,41 euro ikasturtea (75.607 pezeta ikasturtea).

LOGSEko bigarren musika-tresna: 170,37 euro ikasturtea (28.347 pezeta ikasturtea).

Musika-tresna helduendako

(30 minutu): 227,16 euro ikasturtea (37.796 pezeta ikasturtea).

Musika-tresna helduendako (60 minutu): 454,41 euro ikasturtea (75.607 pezeta ikasturtea).

Musika-tresna helduendako (30 minutu, gehi solfeoko ordu 1): 283,95 euro ikasturtea (47.245 pezeta ikasturtea).

Sarbideko proben prestakuntza: 56,79 euro ikasturtea (9.449 pezeta ikasturtea).

Errepertorioa, 45 minutu: 340,74 euro ikasturtea (56.694 pezeta ikasturtea).

Helduak, LOGSEko bigarren musika-tresna: 283,95 euro ikasturtea (47.245 pezeta ikasturtea).

Jabari publikoa aprobetxatzeko edo okupatzeko prezio

publikoak:

Metro karratua/eguna: 0,25 euro/metro karratua (42 pezeta/metro karratua).

Metro karratua/hila: 6 euro/metro karratua (998 pezeta/metro karratua).

Metro karratua/hiruhilekoa: 16,10 euro/metro karratua (2.679 pezeta/metro karratua).

Metro karratua/seihilekoa: 32,20 euro/metro karratua (5.358 pezeta/metro karratua).

Metro karratua/urtea: 48,25 euro/metro karratua (8.028 pezeta/metro karratua).

Merkatu txikiko tasak: 1,65 euro/metro lineala (275 pezeta/metro lineala), festetan izan ezik, orduan 2,90 euro/metro lineala (483 pezeta/metro lineala) aplikatuko baita.

Festeetan taberna-ibilgailuekin jabari publikoa okupatzeagatik, 391 euro/ibilgailua (65.057 pezeta/ibilgailua).

Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasak:

Abonuak:

6tik 11 urte bitarteko haurrak eta 65etik gorako jubilatuak: 13,50 euro (2.248 pezeta).

12tik 16 urte bitarteko gazteak: 20,45 euro (3.403 pezeta).

17tik 64 urte bitarteko helduak: 49,90 euro (8.303 pezeta).

Senar-emazteak: 49,90 euro (8.303 pezeta).

Familiak: senar-emazteek 49,90 euro (8.303 pezeta), eta gurasoekin bizi den seme-alaba bakoitzak, 13,50 euro (2.248 pezeta), adin tikikoa bada.

Sarrerak:

6tik 11 urte bitarteko haurrak eta 65 urtetik gorako jubilatuak. Lanegunetan: 0,75 euro (125 pezeta). Larunbatetan eta jaiegunetan: 0,90 euro (150 pezeta).

12tik 16 urte bitarteko gazteak. Lanegunetan: 1,20 euro (200 pezeta). Larunbatetan eta jaiegunetan: 1,80 euro (300 pezeta).

17tik 64 urte bitarteko helduak. Lanegunetan: 1,80 euro (300 pezeta). Larunbatetan eta jaiegunetan: 2,10 euro (350 pezeta).

Pilotaleku estalia erabiltzeko tasa: 13,25 euro orduko (2.205 pezeta orduko).

Hilerriko tasa: nitxoaren kontzesioa 25 urterako, beste 25 urterako luzatzen ahal dena gehienez ere: 541 euro/25 urte (90.000 pezeta/25 urte).

Tasak 2001-2002 ikasturtean haurtzaindegiko udal zerbitzu publikoa emateagatik, "Santas Reliquias de San Adrián" haurtzaindegian. Haiek ezartzeko irizpidea per capita errenta da (P.C.E.), ikasturte bakoitzaren aurreko urteko errentaren gaineko aitorpenaren zerga-oinarriaren ariora. Tasak 2000-2001 ikasturteko berak izanen dira, hots, hauek:

Per capita errenta:

2.103,54 euro bitarte: 30,05 euro (5.000 pezeta).

2.103,55etik 2.704,55 euro bitarte: 48,08 euro (8.000 pezeta).

2.704,56tik 3.305,57 euro bitarte: 60,10 euro (10.000 pezeta).

3.305,58tik 3.906,58 euro bitarte: 72,12 euro (12.000 pezeta).

3.906,59tik 4.808,10 euro bitarte: 84,14 euro (14.000 pezeta).

4.808,11tik 5.709,61 euro bitarte: 96,16 euro (16.000 pezeta).

5.709,61etik 7.212,15 euro bitarte: 108,18 euro (18.000 pezeta).

7.212,16tik 9.015,18 euro bitarte: 120,20 euro (20.000 pezeta).

9.015,19 eurotik aurrera: 132,22 euro (22.000 pezeta).

2.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batean onestea. Hona hemen haren tasak:

Ziurtagiriak: 1,50 euro/unitatea (250 pezeta/unitatea).

Konpultsak: 10 orri bitarte: 0,45 euro/orria (75 pezeta/orria).

11tik 100 orri bitarte: 0,30 euro/orria (50 pezeta/orria).

101 orritik goiti: 0,25 euro/orria (42 pezeta/orria).

Lurzatien zedulak: 1,50 euro/orria (250 pezeta/unitatea).

Faxez bidaltzea: 1,50 euro/orria (250 pezeta/orria).

-Fotokopiak: DIN A4: 0,15 euro/orria (25 pezeta/orria). DIN A3: 0,25 euro/orria (42 pezeta/orria).

Ordainagirien bikoizketa:

Kontribuzioa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, etab.: 1,50 euro/unitatea (250 pezeta/unitatea).

Katastroko kopia eta katastroko orria: 1,20 euro/unitatea (200 pezeta/unitatea).

Karabinetarako baimenak: 6 euro/unitatea (998 pezeta/unitatea).

Hirigintzako txostenak: 36 euro (5.990 pezeta/unitatea).

Aurri espedienteak: 300 euro (49.916 pezeta/espedientea).

Udaltzaingoaren diligentziak edo txostenak: 30 euro (4.992 pezeta/unitatea).

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dadin. Gutxienez hogeita hamar egunetan egonen da jendaurrean iragarki oholean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

4.-Hogeita hamar eguneko epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragandakoan, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatu karga-tasa eta tasen gaineko aldaketak, baita Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala ere.

5.-Erabaki hau Udalaren Kontu Hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

San Adrianen, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0113453