158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren tasak hasiera batez onetsita

Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako Larraga, Artaxoa, Berbintzana eta Miranda-Arga herriek osatzen duten Udalen Batasuneko Batzarrak, aurtengo abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxez etxeko zerbitzuaren 2002. urterako tasak, bai eta zerbitzu horren ortopediako materialaren alokairuarenak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, tasa horiek jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunetan, bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak egin daitezen. Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Artaxoan, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian. Batasuneko burua, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0113451