158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O R E N T I N

2002. urteko karga tasak

Udal honek, 2001eko abenduaren 17an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezartzen duena betez, honako hau onetsi zuen:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa ehuneko 0,22 izango dela.

2.-Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa ehuneko 0,67 izango dela.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga tasa % 2 izango dela.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeak eta karga tasa gutxienekoak ezartzea.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezartzea, zergaren kostu txikienen gainean.

6.-Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Morentinen, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0113438