158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

2002ko ekitaldirako zerga-tasak finkaturik

Udal honek, 2001eko abenduaren 14an eginiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen:

Hirilurreko ondasunen kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balio garbiaren % 0,3454ko tasa ezartzea.

Landalurreko ondasunen kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balio garbiaren % 0,6911ko tasa ezartzea.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko, % 36ko udal erregargua ezartzea.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostuaren % 4,35eko tasa ezartzea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko, % 2,463ko gaurkotze koefizientea eta % 10eko zerga-tasa ezartzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Erabaki horien aurka legez bidezkoak diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Arguedasen, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0113403