III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R G U E D A S
Hasierako onespena, ordenantza fiskal batzuetako aldaketari
Arguedasko Udalak, 2001eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, ordenantza hauetako aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen:
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Obren lizentzien tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Irekitzeko lizentzien tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Urez hornitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Zaborrak eta hondarrak bildu eta botatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Legarrak, harea, lurrak, harriak eta bestelako materialak ateratzeko utziriko herrilurren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Helduendako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Tele/Arguedasko publizitate zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Igerilekua eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 30 eguneko epearen barrenean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondoren, egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arguedasen, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: A0113402