158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Hasierako onespena, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zergak, tasak eta prezio publikoak arautzeari

Udalbatzak, 2001eko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin, ondoko erabakia hartu zuen:

Ikusirik 2002ko ekitaldirako zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki da:

Lehena.-2002ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraren gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak hasiera batez onestea. Honako hauek:

-% 0,286, hirilurreko unitateetarako.

-% 1,246, landalurreko unitateetarako, hau da, % 0,623 seihileko.

Bigarrena.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako ondoko karga-tasak onestea, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute.

2.400 eurokoa (399.326 pezeta) edo gutxiagokoa den aurrekontua: % 3,1.

2.400 euro (399.326 pezeta) baino gehiagoko aurrekontua: % 5.

Hirugarrena.-Aipatu tasa, prezio publiko eta herrilurren aprobetxamenduen ordainarazpena arautzen duten tarifetako eranskinen aldaketak hasiera batean onestea; hauek 2002-01- 01etik aitzina indarrean izanen den espedienteak ematen duen testu bateginarekin batera geratuko dira:

4. ordenantza fiskala: Agiriak luzatu eta izapidetzea.

5. ordenantza fiskala: Auto-taxia.

6. ordenantza fiskala: Litzentziak eman eta hirigintza- jarduerak egitea.

7. ordenantza fiskala: Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea.

8. ordenantza fiskala: Udalaren erabaki eta ordenantzetan aurreikusitako ikuskapena.

9. ordenantza fiskala: Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzea.

11. ordenantza fiskala: Hilerriko zerbitzuak ematea.

12. ordenantza fiskala: Udalaren kirol instalazioak eta lokalak eta eskolako instalazioak erabiltzea.

14. ordenantza fiskala: Udalaren hiltegiko zerbitzuak ematea.

16. ordenantza fiskala: Herrilurrak aprobetxatu eta erabiltzeko ordaindu beharreko eskubide eta kanonak.

17. ordenantza fiskala: Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

18. ordenantza fiskala: Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.

19. ordenantza fiskala: Erabilera publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

21. ordenantza fiskala: Merkatu Plazarekin, kalez kaleko salmentarekin eta feria barrutiarekin ikusteko duten erabileren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa, zerbitzuak eta jarduerak.

22. ordenantza fiskala: Aparkaleku mugatu eta murriztuetan trakzio mekanikozko ibilgailuak aparkatzea.

1. araua: Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan parte hartzea.

2. araua: Udalaren makineria, ibilgailua eta beste elementu batzuk erabiltzea.

3. araua: Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

4. araua: Kultur aretoa eta udalaren beste lokal batzuk erabiltzea.

5. araua: Udalaren Gizarte Etxeko lokalak erabiltzea.

6. araua: Podologiako zerbitzuak erabiltzea.

7. araua: Ludoteka zerbitzua erabiltzea.

Laugarrena.-Erabaki hauek jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondoren, 30 egunetan, interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Tafallan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0113399