158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Hasierako onespena, ordenantza fiskalen aldaketari

Udalak, 2001eko abenduaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quorumarekin erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea:

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Eremu publikoko eta herrilurretako lurzoruaren aprobetxamendu bereziak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

-Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dnetik, interesatuek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aipatu epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oteitzan, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: a0113398