III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U H A R T E
Uharteko Udalaren, Udalaren Musika Patronatuaren eta Kirol Patronatuaren tasak eta prezio publikoak onetsirik
Uharteko Udalak, 2001eko abenduaren 20ko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Zerga-tasak mantentzea.
2. Tasa eta prezio publikoak % 4 igotzea eta ondoko tasa eta prezio publikoak aldatzea.
Xehetasun azterlanak eta plan partzial edo berezien aldaketa izapidatzeko gutzieneko eskubideak: 315,96 euro edo 52.572 pezeta.
Ibilgailuak kentzeko tasak, jaiegunak eta gauak, eguneko tarifek ondoko igoera izanen dute:
Ziklomotorrak eta bizikletak, 30,00 euro edo 5.000 pezeta.
Gehienez ere 3.500 kg. duten ibilgailuak, 30,00 euro edo 5.000 pezeta.
3.500 kg-tik gora duten ibilgailuak, 30,00 euro edo 5.000 pezeta.
Ibilgailuak pasatzeko tasa, etxebizitzekin lotutako garajeak, eta garaje pribatuak, merkataritzako edo industriako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko:
100 ibilgailu baino gehiago, 355,64 euro edo 59.174 pezeta.
Familibakarreko etxebizitzak, 2001. urtearen ondoren eginak, 36,06 euro edo 6.000 pezeta.
-Eremu publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza:
Eraikuntzako garabiarekin lurzorua eta hegalkina okupatzea, hilean, 150,00 euro edo 25.000 pezeta.
Publizitateko hesiak, 240,00 euro edo 40.000 pezeta.
3. Uharteko Udalaren Kirol Patronatuaren prezio publikoak aldatzea.
4. Uharteko Udalaren Musika Patronatuaren prezio publikoak aldatzea.
5. Aipatu tasa eta prezio publikoak 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, egun hori barne, aplikatuko dira.
Uharten, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, José Iriguibel López.
Iragarkiaren kodea: a0113397