III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzuari aplikatuko zaizkion tarifak onestea
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Orokorrak, 2001eko urriaren 17an bildurik, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen. Erabakiaren testu xedatzailea hitzez hitz hauxe da:
1. Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzuari, 2002ko urtarrilaren 1az geroztik, aplikatuko zaizkion tarifa berriak onestea. Zenbatekoak hauek dira:
Billete mota:
-Arrunta: 0,70 euro.
-Bonobusa: 0,39 euro
-Bus-aldaketa: 0,16 euro
-Bonobusa: 65 urtez goitikoak eta, gutxienez ere, %65eko minusbaliotasuna dutenak (18 eta 65 urte bitartean): 0,20 euro.
-Gizarte-tarifa, A mota: 65 urtez goitikoak, LGSaren %100tik beherako dirusarrerak dituztenak (edo gehienez ere, LGS halako bi, kargarik baldin bada): 0,07 euro.
-Gizarte-tarifa, B mota: 52 eta 65 urte bitarteko langabeak (%140tik %160ra bitarteko dirusarrerak dituztenak, karga dutenak): 0,20 euro.
2. Bi txanponek, pezetak eta euroak, indarra izanen duten aldian, billete arrunta txanpon bakarrean ordaindu ahal izanen da, pezetetan ala eurotan, alegia.
3. Erabaki honen berri, Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari ematea, jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako xedeetarako.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0113292