III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U K A R
2002ko karga-tasak
Udalak, 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, ondoko karga-tasak onetsi zituen 2002. urterako:
Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,30.
Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,70.
EIOZa: % 4.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga: tarifa ofiziala.
Jarduera ekonomiken gaineko zerga: 1,2ko indizea.
Herrilurretako aprobetxamenduak: % 3ko igoera.
Baratza familiarrak: bizilagunak: 5.000 pezeta; kanpokoak: 7.000 pezeta.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urte multzo guztietarako portzentajea: 3; eta multzo guztietarako karga-tasa: % 15.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau bon.ean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik; berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik.
Ukarren, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkatea, Gabino Pérez de Ciriza Pérez.
Iragarkiaren kodea: A0113251