158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

2000ko ekitaldiko kontuen espedientearen onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2001eko abenduaren 12ko osoko bilkuran, 2000ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, Udalak haiek ebazteko erabakia hartuko du, baita 2000ko ekitaldiko kontuen espedientea onesteko erabakia ere. Erreklamaziorik ez bada, berriz, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da aipatu den jendaurreko epea igarotakoan.

Argitara ematen da interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0113249