III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A C E D O
Hasierako onespena, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea
Acedoko Kontzejuak, 2001eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen:
Ikusirik 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, aho batez erabaki da:
1. Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona aldaketak:
Kreditu bereziak:
453-482 kontusaila. Ibilaldi zikloturista: 10.000 pezeta.
Aldaketak, guztira: 10.000 pezeta.
Finantziazio iturria:
870 kontusaila. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 10.000 pezeta.
2. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean iragarkia paratu ondoren.
3. Ez bada erreklamaziorik aurkezten 2001eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen aurka, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko puntuan ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.
Acedon, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, José Luis López de Dicastillo.
Iragarkiaren kodea: a0113211