III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R B A I T Z E T A
2002ko tarifa fiskalak
Orbaitzetako Udalak 2002ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 22an egin bilkura arruntean. Hona hemen:
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.
Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,392.
Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,32.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,7 denbora tarte guztietarako. Zerga-tasa, berriz, ehuneko 10,35.
Belaiak. Larretoki irekiak zein soroak:
Behiak: 556 pezeta (3,35 euro) buruko.
Behorrak: 640 pezeta (3,85 euro) buruko.
Ardiak: 73 pezeta (0,44 euro) buruko.
Ur hornidura:
400 pezeta (2,41 pezeta) lagun bakoitzeko.
1.450 pezeta (8,72 euro) etxe bakoitzeko.
900 pezeta (5,41 euro) aziendategi bakoitzeko.
4.200 pezeta (25,25 euro) ostatu bakoitzeko.
18.000 pezeta (108,19 euro) kanpin bakoitzeko.
22.500 pezeta (135,23 euro) aterbetxe bakoitzeko.
1.450 pezeta (8,72 euro) landetxe bakoitzeko.
Kanpaldietako tasa: 300 pezeta (1,81 euro) laguna/eguna. Erreserbarako fidantza: % 35.
Tarifa elektrikoak: tarifa ofizialak.
Orbaitzetan, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Jorge Eginoa Txapar.
Iragarkiaren kodea: a0113194