158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Orbaitzetako Udalak, 2001eko azaroaren 22an egindako bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

1. Ordenantza hauetako aldaketa hasiera batez onestea:

1.-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

2.-Artelanaren ordenantza.

3.-Orbaitzetako herriko bideak eta mendiko pistak erabiltzeko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondoren, hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Orbaitzetan, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Jorge Eginoa Txapar.

Iragarkiaren kodea: a0113193