I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1090/2001 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Cintruenigoko Bigarren Hezkuntzako institutuko garbiketa arruntaren zerbitzua 2002. urterako kontratatzeko baimena ematen duena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Cintruenigoko BHIko garbiketa arruntaren zerbitzua 2002. urterako kontratatzeko.
-Mota: lehiaketa.
-Xedea: Cintruenigoko BHIko garbiketa arruntaren zerbitzua 2002. urterako.
-Aurrekontua: 4.300.000 pezeta, BEZa barne, 2002. urte osorako.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturala arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: a0112316