III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R G O T A
Nekazaritzako lurrak enkantean
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2001eko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikora ateratzea herrilurretako loteak, Bargota II lurzati berrantolamendutik (sekainekoa eta ureztalurra) sortu direnak.
Enkantea, ahozko posturen bidez, Bargotako Udaletxean eginen da, 2002ko urtarrilaren 18an, eguerdiko hamabietan.
Loteen zerrenda eta baldintzak udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.
Bargotan, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Batzorde Kudeatzaileko burua, Marta García.
Iragarkiaren kodea: a0113191