III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R G O T A
2002ko tasak eta karga-tasak
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2001eko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1.-Ondoko tasak eta karga-tasak finkatzea, 2002ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
Zergak:
Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,3716.
Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3 exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,20 indizea.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: portzentajea: 2,5 tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: % 12.
Tasak:
Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:
-Ziurtagiriak: 1,50 euro.
-Fotokopiak: 0,10 euro.
-Planoen kopiak: 0,15 euro.
-Konpultsak: 0,60 euro.
-Faxa: 0,60 euro orrialdeko.
Udal hilerriko zerbitzua:
-Ehorzketa, erroldatu gabeak: 150 euro.
Kalez kaleko salmenta: 102 euro.
2.-Erabaki hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ohartaraziz haren aurka jartzen ahal dela zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik, edo, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.
Bargotan, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Batzorde Kudeatzaileko burua, Marta García Llorens.
Iragarkiaren kodea: a0113190