III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T A R R A B I A
Lehiaketa Publikorako deialdia, Atarrabiako 1 poligonoko jabari publikoko 746 lur-sailean Egoitza Geriatrikoaren eraikuntzaren eta kudeaketaren kontzesio administratiborako
Atarrabiako Udalak 2001eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran onartu zuen, aipatu Egoitza Geriatrikoaren kontzesio administratiborako lizitazio-deia egitea, ondoko baldintzei jarraiki:
-Esleipen-mota: lehiaketa publikoa
-Deitzailea: Atarrabiako Udala
-Behin-behineko fidantza: sei milioi pezeta.
-Proposamenen aurkeztea: eskaintzak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, lizitazio-iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira epearen azken eguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen. Epearen azken eguna laneguna ez bada, hurrengo lanegunera arte luzatuko da epe hori.
-Dokumentazioa: baldintza juridikoen, teknikoen eta ekonomikoen pleguan agertzen dena. Plegua lizitatzaileen eskura dago, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean dagoen Rubio Paper-dendan.
-Proposamenen irekitzea: eskaintzak Udaletxean irekiko dira, jendaurrean, Mahaia eratzen den egun berean, hau da, eskaintzak aurkezteko epea akitzen den egunetik hasita bigarren lanegunean, eguerdiko hamabietan.
Eta honela ematen da orok jakin dezan.
Atarrabian, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: a0113155