158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I Z K O A

Hasierako onespena, 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrari eta hura betearazteko oinarriei

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 275. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, Kontzejuko Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek, idazkaritzan, espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

2. Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Aizkoan (Deierri), bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Aizkoako Kontzejuko burua, Nieves Cía Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0113153