158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

2002. urteko zerga tasak

Artaxoako Udalak erabaki hau hartu zuen, 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran eta behar den legezko quoruma izanik:

Ehuneko 0,2846ko karga-tasa paratzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

Ehuneko 0,80ko karga-tasa paratzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

Ehuneko 1,4ko indizea paratzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

Ehuneko 4ko karga-tasa paratzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluko eskalatik, ehuneko 2,5eko portzentajea paratzea hirilurren balio errealaren igoeraren zergarako, eta ehuneko 12ko tasa, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatzen den karga eskalatik.

Erabaki honen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Artaxoan, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkatea, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0113123