158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

2002ko ekitaldiko karga-tasak

Lakuntzako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bi mila eta bateko azaroaren 19an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. Hona hemen haren testu osoa:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,31 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,70 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan 1,2 indizea aplikatuko da

4.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 3 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6.-2001eko ekitaldian aplikatuko diren tasak beren horretan geldituko dira:

-DINA 3 fotokopiak: 0,10 euro/orria.

-DINA 4 fotokopiak: 0,05 euro/orria.

-Ziurtagiriak: 0,6 euro.

-Konpultsak: 0,6 euro.

-Faxez bidaltzea: 0,6 euro.

-Ura:

a) Etxeko kontsumoa: 60 m3 bitarte: 0,26 euro/m3; 61 m3-tik goiti: 0,40 euro/m3.

b) Industriako kontsumoa: 450 m3 bitarte: 0,40 euro/m3; 451 m3-tik goiti: 0,51 euro/m3.

c) Mantentze lanetako kanona: 2,33 euro.

d) Hartunea hornidura sarera: 360,61 euro.

e) Kontagailua paratzea: 90,15 euro.

-Hilerriko zerbitzua: nitxoak: 48,08 euro; lurzorua: 60,10 euro.

-Hilerrriko zerbitzua erroldatu gabeendako: 90,15 euro.

-Eremu publikoaren okupazioa (garabia paratzea): 30,05 euro/hilabetea.

-Merkatu txikia: 9,02 euro/eguna/saltokia.

7.-Hirigintzako aldaketak tramitatzetik heldu diren publizitate gastuak kobratzea.

Lakuntzan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0113120