158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Lurraren gaineko kontribuzioaren karga tasen eta jarduera ekonomikoeN gaineko zergaren gutxieneko kuoten ponderazio indizearen onespena, 2002rako

Udal honek, 2001eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erregelamenduari jarrakiz:

1. Ondoko karga tasa hauek hasiera batean onestea, lurraren gaineko kontribuzioa 2002an ordainarazteko:

1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,206.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,80.

2. 2002rako 1,39 indizea ezartzea jarduera ekonomikoen zergaren gutieneko kuoten ponderaziorako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 154. artikuluari jarraikiz.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauek para daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabeteko epean.

Burlatan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0113119