III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A S O A I N
E D I K T U A
Barasoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, ondoko erabaki hau hartu du:
2002ko karga tasak gaurkotu beharrez,
Honako hau erabaki da:
2002rako, ondoko zerga tasak onestea:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: hirilurreko ondasunen katastroko balioaren % 0,3530.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: landalurreko ondasunen katastroko balioaren % 0,8.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3, exekuzio materialaren gainean.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: zerga-oinarriaren % 12, tarte guztietan. Haietan bere horretan geldituko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean aurreikusitAko gutieneko portzentajeak.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:
Maiatzaren 23ko 7/96 Foru Legeko 1. ataleko, 6. saileko, 64, 65, 66 eta 67. elkartzeen barnean sartutako jarduerak, Barasoaingo hiriguneARen barnean jendearendako irekiak dauden establezimenduak dituztenak: 1,4 indizea udal kuotaren gainean.
Gainerako jarduerak: 1 indizea.
Gainerako zerga tasak 2001ean indarra zuten portzentajeetan mantenduko dira.
Barasoainen, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.
Iragarkiaren kodea: A0113117