158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T Z I

2001. urterako karga-tasak, zabor-tasak eta epaitzen kanona

Artzibarko Udalak, 2001eko azaroaren 28ko osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzearren, ondokoa erabaki du:

1.-Hirilurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,257koa izanen da.

2.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2koa izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezarriko da, zergaren kuota txikienaren gainean.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa % 8koa izanen da, urteko portzentaje hauen gainean:

-1etik 5era bitarteko urte tarteak: 2,2.

-10era bitarteko urte tarteak: 2,1.

-15era bitarteko urte tarteak: 2,0.

-20ra bitarteko urte tarteak: 2,0.

5.-Zaborra biltzeko tarifak % 3 igotzea.

6.-Epaitza bakoitzeko kanona 1.175 pezetakoa izanen da.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik; aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Artzin, bi mila eta bateko abenduaren hamaikan. Alkatea, Alberto Chourraut Salón.

Iragarkiaren kodea: A0113115