158. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U Z T A R R O Z E

Tasen, prezio publikoen eta karga-tasen aldaketa Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2001eko azaroaren 27an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Uztarrozen eraikinak zeharberritu eta egiteko laguntzen gaineko ordenantza.

2. Hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskal hauetako tarifen aldaketak:

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

-Ehiza barrutiko luxuzko gastuen zerga arautzen duen ordenantza.

-Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza.

3. Landalurraren eta hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa aldatzea, % 0,46 eta % 0,29 izanen baitira, hurrenez hurren. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren tasa ere aldatu da, % 5ekoa izanen baita.

4. Ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean paratzea 30 egun balioduneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, interesatuek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak, halakorik bada, aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Uztarrozen, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: A0113113